Prentsa Aretoa

Berriak

2014/11/27

EAJ-PNVk Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto aukeratu ditu, hurrenez hurren, Ahaldun Nagusirako, Batzar Nagusietarako Presidenterako eta Bilboko Alkatetzarako

EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto aukeratu ditu, hurrenez hurren, Ahaldun Nagusirako, Batzar Nagusietarako Presidenterako eta Bilboko Alkatetzarako.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto aukeratu ditu, hurrenez hurren, Ahaldun Nagusirako, Batzar Nagusietarako Presidenterako eta Bilboko Alkatetzarako

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Batzarrak, gaur arratsaldean egin duen bileran, Unai Rementeria eta Ana Otadui aukeratu ditu , hurrenez hurren, Bizkaiko Ahaldun Nagusirako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidenterako. Halaber, Bilboko uri erakundeetan egin den barne hauteskunde prozesua gaur amaitu da Juan Mari Aburto Bilboko Alkatetzarako aukeratua izan delarik.

Aldi berean, EAJren Bizkaiko Herrialde Batzarrak Herrialdea osatzen duten lau hauteskunde barrutietarako Proposamen Integratzaileak onartu ditu, Bizkai Buru Batzarrak proposatuta.

Lau barrutietako zerrenda-buruak , hauek dira:

  1. Busturia-Uribe: Unai Rementeria
  2. Durango-Arratia: Ana Otadui
  3. Bilbao: Ibone Bengoetxea
  4. Encartaciones: Imanol Pradales

Erantsita doan agirian ere dituzue Batzar Nagusietako barruti ezberdinetako zerrenda bakoitzeko lehen hamar hautagaiak eta EAJ-PNVk 2015eko maiatzeko hauteskundeetan Bilboko Udalerako aurkeztuko duen zerrenda.

EAJ-PNVren BBBk datorren igandean egingo du,azaroak 30, Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto aurkezteko ekitaldi ofiziala. Komunikabideei zuzendutako ekitaldian egingo du 11:00etan Miribillan, José María Makuari dedikatutako gunean, Gernika lorategietan (Bizkaiko frontoirako sarrera nagusiaren aurrean).

Kokapen zehatza: http://binged.it/1uYFv7w