Prentsa Aretoa

Berriak

2014/11/30

Itxaso Atutxa: “Bizkaiak gaur egun duen onena dira ondoan ditugun hiru persona hauek”

Itxaso Atutxak, EAJ-PNVren BBBren presidenteak gaurko ekitaldian egin du, Unai Rementeria, Ana Otadui eta Juan Mari Aburto, Euzko Alderdi Jeltzaleak hurrenez hurren Ahaldun Nagusirako, Batzar Nagusietako Presidenterako eta Bilboko Alkatetzarako proposatzen dituen hautagaien arkezpena. Bilbaok hiru pertsona hauetaz esan duenez “ EAJ-PNVk Bizkaian duen onena” dira.

rss Ezagutzera eman
Itxaso Atutxa: “Bizkaiak gaur egun duen onena dira ondoan ditugun hiru persona hauek”

ARGAZKIA JAITSI

Gaineratu duenez, “gazteak izan arren, ez dute inolako aurkezpen beharrik. Gu baino lehen egon zirenak harro egon daitezke. Gure ondoren etorriko direnak, lasai egon daitezke”.

Euskalduna jauregian ospatu den ekitaldian, Atutxak zera baieztatu du “EAJ-PNVkoak inoiz baino gazte eta indartsu sentitzen gara. Abalatzen gaituen iragana dugu, eta iragan horrek derrigortzen gaitu Euskadi aurreratuagoa,solidarioagoa eta askeagoa eraikitzeko lanean gure aurretik egon zirenengandik jaso  dugun oinordekotzaren mailara egotera. Gure iragana aldarrikatzen dugu eta etorkizunari begiratzen diogu. Horiek gauza biak erabat bateragarriak dira”

Unai Rementeria, Ahaldun Nagusirako EAJ-PNVren hautagaiak esan du zorionekoa dela lantalde horren parte delako, eta zentzu berean aldarrikatu egin du “Aurreko belaunaldiaren indarra,ideiak eta konpromisoa”. “Belaunaldi berria gara, belaunaldi paregabearen erreleboa hartuko duena. Bizkaia hobetuko duen belaunaldia gara. Eta, lan horretan, erreferente bikainak izan ditugu: José Luis Bilbao, Iñaki Azkuna, Ibon Areso…horien mailara egotea da gure erronka” .

Juan Mari Aburtok, bere aldetik, Bilboko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai den aldetik egin duen lehen agerraldian aitortu du Iñaki Azkuna, Ibon Areso eta ibone Bengoetxearen lekukoa harrotasunez beteta jasoko duela. Era berean adierazi du Bilbao eta Bizkaiaren artean, Udalaren eta Aldundiaren artean eraiki zen “Burdinazko Ituna” berritzeko asmoa duela. Aburtok adirerazi du lanean “ Bilbo buruan eta bilbotarrak bihotzean “ izango dituela.

Amaitzeko, Ana Otaduik, Batzar Nagusietako Presidenterako hautagaiak azpimarratu du hiritarren parte hartzea sustatzea izan dela  bere lehentasunaetako bat,alkate eta legebiltzarkide gisa egin duen ibilbidean. “Eta, hala izaten segituko du” baieztatu du. “Erakundeak hiritarrengana hurbildu behar ditugu, hiritarrei entzun diezaieten, XXI. Mendeko Batzar Nagusiak izan daitezen. Gardenak, arinak eta anitzak izan daitezen, gure Herrialdea ere halakoa den modu berean”.

Juan Maria Aburto

Ana Otadui

Unai Rementeria

Itxaso Atutxa