Prentsa Aretoa
Berriak
2014/12/02
EAJ-PNVren ordezkariak Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen Lauaxeta Sarien banaketa ekitaldian izan dira gaur
Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea; Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarraren presidente andrea; Lorea Bilbao, EBBko burukidea, Iñaki Isasi, BBBko burukidea, EAJ-PNVren beste ordezkari batzuen artean, izan dira gaur goizean Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen Lauaxeta Sarien banaketa ekitaldian.
Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Ohorezko Lauaxeta Saria aintzatespen bat da, Bizkaian euskararen sustapen, zabalkuntza eta normalizazioan ahalegina eta lana egin duten pertsona edo taldeei esker ona adierazteko balio duena. Edizio honetako jasotzaileak Bizkaian euskaraz emititu zen lehen saioaren profesional aitzindariak izan dira. Lan talde horren kideak Juan Mari Iraolagoitia, Inmaculada Gallastegi, Adolfo Arejita, Angel Mari Unzueta, Jesus Egustiza, Pedro Mari Goikoetxea, Jesús Etxezarraga, Mª Pilar Muniozguren eta Sabin Barruetabeña ziren.
Beste alde batetik, Poesiako Lauaxeta Saria Joxan Artzeri eman zaio bere ‘Heriotzaren ataria dugu bizitza’ obragatik. 35 urtetik beherako olerkarien poesiaren arloan, epaimahaiak Jule Goikoetxea saritu du ‘Tractatus’ obragatik. Azkenik, Ikus-entzunezkoen Lauaxeta Saria Iban Gonzalez Pagaldayri eman zaio ‘Goazen gudari danok’ dokumentalagatik.
Lauaxeta Sariek Lauaxeta izan zenaren oroimena gogora ekarri ez ezik, gizartea inplikatu nahi dute euskararen erabileraren sustapenean. Bere berbaldian Ahaldun Nagusiak pertsona sarituak zoriondu ditu eta euskararen sustapenean eta zabalkuntzan duten inplikazioa eskertu die. Bere hitzaldia amaitzeko, Bilbaok esker ona adierazi die egunero, efemeride edo ospakizun bereziak izan gabe, euskara sustatzen, bultzatzen eta zabaltzen lan egiten duten pertsonei.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25