Prentsa Aretoa
Berriak
2014/12/03
EAJ-PNV-k Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Bilbon
Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidente andrea, eta Euzkadi Buru Batzarreko burukideak diren Lorea Bilbao eta Nekane Alonso, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan Bilboko Udalak antolatzen duen ekitaldian izan dira. Udaletxeko Arabiar Aretoan egin den ekitaldian Ibon Areso, Bilboko alkatea, eta Josune Ariztondo, Foru Aldundiko Kultura diputatua ere egon dira, besteak beste.
Bilboko Udalak esker ona erakutsi gura izan dio Kafe Antzokiari, Gabriel Aresti euskaltegiaren bidez euskara bultzatzeko egin duen lanagatik; izan ere, Antzokia euskaraz jarduteko, euskara ikasten aurrera egiteko eta Bilbon euskal kultura sustatzeko bitarteko bilakatu da eta.
Halaber, Itoiz musika-talde historikoa ere omendu dute gaur goizean. Euren diskoak eta abestiak, 'Lau teilatu' esaterako, klasiko handi bihurtu dira merezimendu osoz. Taldeko kide guztiak batu dira gaur Udalak eskainitako omenaldia eskertzeko.#eusgara #eajpnv
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












