Prentsa Aretoa
Berriak
2014/12/04
Ugao-Miraballeseko alkateak eta Kongresuko EAJ-PNV taldeak herriko tren geltokiko irisgarritasuna hobetzeko konpromisoa lortu dute
Ekaitz Mentxaka eta Isabel Sánchez Robles pozik agertu dira albisteagatik, baina hedabideen bidez jakin izana kritikatu dute
-
Ugao-MIraballeseko tren geltokiko erabilerreztasunaren hobetzea 2014/12/04
Hurrengo urte biren buruan amaituko dira Ugao-Miraballeseko tren geltokiko irisgarritasun arazoak. Horrela adierazi dute gaur arratsaldean herriko alkate eta EAJ-PNVren hautagai Ekaitz Mentxakak eta Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean EAJ-PNVren bozeramaile Isabel Sánchez Roblesek. “Zalantzarik gabe, oso albiste onaren aurrean aurkitzen gara, Ugao-Miraballeseko herritarrek tren geltokiko irisgarritasuna nola hobetzen den ikusiko baitute. Herritarren eskakizun historikoa izan da eta Udalaren eta Madrilgo Euzko Abertzaleak taldearen artean kudeatu izan dugu. Eta, lortu egin dugu", baieztatu du Mentxakak. Dena den, “ez dakigu Sustapen Ministerioak zehazki zer egingo duen, oraindik ez baitugu zuzenean ordezkariekin hitz egin. Hedabideen bidez berri izan dugu gaur goizean”, kritikatu du.
2013ko ekainean alkatea Sustapen Ministerioko Azpiegitura zuzendari nagusi Jesús Miguel Pozo de Castrorekin batzartu zen. Bilera horretan herriko Renfe geltokiko irisgarritasun arazo handiak baloratu ziren eta herria zati bitan banatzen duen eta herriko alde bien artean oinezko komunikazioa eragozten dituen trenbideak suposatzen duen hesia aztertu zen. Mentxakak gogora ekarri nahi izan du bilera hori egin zela "Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztutako eta Isabel Sánchez Robles diputatuak defendatutako Ez Legezko Proposamenaren onarpenaren ondorioz". "Proposamen horren bidez Gobernuari eskatzen zitzaion Ugao-Miraballeseko trenbide geltokiko irisgarritasuna hobetzeko alternatibak bilatzea", esan du.
Joan den urtean Madrilen izandako batzarrean, Ministerioari aurkeztutako proposamenean aurreikusten zen plataforma bat eta hiru igogailu eraikitzea: lehenengoa, geltokira Ugaoko Dorrea kaletik sartu ahal izateko; bigarrena, erdiko nasara igotzeko, eta hirugarrena, udalerriko alde biak lotzeko. Azken igogailu hau trenbideen beste aldean jarriko litzateke, Landako orubearen ondoan, toki honetan 200 etxebizitza eta disuasio-aparkalekua eraikitzea aurreikusita baitago.
Gaur jakin denaren arabera, Sustapen Ministerioak 828.000 euro inbertituko ditu hurrengo bi urteotan, hiritarrei geltokira sartzea errazteko, bereziki mugitzeko arazoak eta urritasunak izan ditzakeen pertsonei eta umeen orgatxoekin bidaiatzen direnei zuzenduta. Gaur egun "ezin dute trena erabili, nasak oso altu daudelako", esan du alkateak. Baina, “ez dakigu zeintzuk diren Ministeriok aurreikusten dituen lanak”, sentitu du.
“Sustapen Ministerioak inbertsio hori exekutatzeko hartu duen erabakiak agerian utzi du EAJren barruan talde lanean aritzen garela, Udalaren eta Euzko Abertzaleak taldearen artean aritu gara hiritarren egunero bizimodua hobetzeko helburuarekin", baieztatu du Sánchez Roblesek. Dena dela, diputatuak moduak kritikatu ditu. “Lehenengoz, Adif eta Sustapen Ministerioak prentsari eman diote informazioa Kongresuko gure taldeari edo Udalari eman beharrean. Instituzio-bide guztiak urratu dituzte eta, ni neu pentsatzen dut, niganako errespetua ere urratu dutela. Orain dela egun batzuk, Kongresuko bilkura baten amaieran, ministro andreari gai honi buruzko informazioa eskatu nion. Eta gaur, berri honekin esnatu gara”, gaitzetsi du. Orain, “lehenbailehen, proiektuaren xehetasunak ezagutu nahi ditugu herritartasunari modu zuzenean eta egiazko eran zabaltzeko”, eskatu du euskal diputatuak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25