Prentsa Aretoa
Berriak
2014/12/10
EAJ-PNV-K Barakaldon berrireki ditu herritarrei arreta emateko bulego bi
Barakaldoko Udaleko Euzko Alderdi Jeltzalearen udal taldearen bozeramaile Amaia del Campok eta BBBren presidente Itxaso Atutxak gaur goizean Herritarrari Arreta emateko bulego bi inauguratu dituzte, hurrenez hurren, udalerriko herrigunean eta Gurutzeta auzoan
Argazkiak...
Esperientzia hau ez da batere berritzailea EAJ-PNV alderdiarentzat, 2011 urtean ere ekimen antzekoa martxan jarri baitzuen. Orduko esperientzia oso arrakastatsua izan zen eta harrera oso ona jaso zuen Barakaldoko herritarren artean. EAJ-PNVk Barakaldoko herriguneko bulegoak zabaldu ditu berriz, eta etorkizunera begira jarraipena izango duen ekimena jarri du abian.
“Duela lau urteko esperientzia oso ona izan zen eta, GORA BARAKALDO egitasmoaren bidez, asko eta asko izan dira arreta emateko bulegoetara joateko aukera izan zutela gogoratzera hurbildu zaizkigun herritarrak, eta guztiek esan digute oso esperientzia ona eta baliagarria izan zela, denek ez baitute goizetan udaletxera hurbiltzeko denborarik izaten” azaldu du Amaia del Campo EAJren bozeramaileak.
Bulego hauetako ordutegia hobeto egokitzen da lan egiten duten pertsonen beharrizanetara (udaletxea itxita dago arratsaldeetan) eta diskrezio handiagoz lan egiten da (udaletxean gertatzen ez den bezala, herritarrei ez zaie identifikaziorik eskatzen). Horiek dira barakaldarrek aurreko etapan ondoen baloratu zituzten ezaugarrietako batzuk.
Barakaldoko jeltzaleen bozeramaileak gogoratu duenez “bulego hauek irekitzearekin batera, herrikideekin harreman etengabe, hurbila eta zuzenari eusteko hartu genuen konpromisoa berritzen dugu, beren arazoak, kexak eta iradokizunak ezagutzea helburu”.
BBBren presidente Itxaso Atutxak Amaia del Camporekin batera egon nahi izan du Foruen Pasealekuan kokatuta dagoen bulegoaren inaugurazio ekitaldian. Bere hitzetan, esperientzia honek erakusten ditu EAJ-PNVren lan egiteko moldeak “gure herrikideekin batera, beraien ondoan lan eginez, hau da, beren proposamen, kezka eta hausnarketei ahotsa emanez baino ez baitugu herri elkartuagoa, osoagoa eta anitzagoa izatea lortuko. Barakaldo, herritarren artean eraiki behar dugun udalerria da, eta gauza bera gertatzen da Bizkaiarekin. Eta, horretarako, tresnarik onena da udalerria osatzen duten herritarrengana hurbiltzea; beraiek baitira herri honetako eguneroko bizimodua ezagutzen dutenak eta kale hauetan bizi direnak” ezarri du Atutxak. BBBren presidentearen hitzetan: “Alkatetzarako aurkezten dugun hautagai Amaia del Campok gaur inauguratu dituen bulego hauek biek erakusten dute nola aurkez daitekeen EAJ-PNVk herri honentzat duen egitasmoa: barakaldarrentzako herri hobea, barakaldarrek beraiek egina".
Amaia del Campok konfirmatu du lan egiteko modu hau Barakaldoko EAJ-PNVk 2007 urtetik aurrera garatu izan duela, horren erakusle da 2013ko abenduan herrian GORA BARAKALDO izenburupean abian jarri zuen ekimena: “Azken urte honetan, Barakaldoko herrikideen eta elkarte eta erakundeetako kideen ehunka proposamen eta iradokizun jaso ditugu. Gure herriko auzo guztietara hurbildu gara, herrikideekin banaka eta taldeka berrehun bat elkarrizketa egin ditugu, teknologia berrien bidez helarazi dizkiguten ekarpenak ahaztu gabe”.
“GORA BARAKALDO ekimena aurkeztu genuenean esan genuen lan metodologia zehatz bat izango zela, eta horixe izango zela EAJ-PNVk barakaldarrekin burutuko zuen lan jardueraren ildo nagusia. Herritarren aurrean adierazitako konpromiso horiek betez, bulego hauek biak inauguratzen ditugu gure herritar guztiekiko harremana erraztea eta bultzatzea helburu. Bulego horiek dira norabide horretan emandako urratsa” argitu du Del Campok berak, Barakaldoko herritar guztiak gaurkoan inauguratu diren bulegoetara hurbiltzera animatzeaz batera.
HERRITARREI ARRETA EMATEKO BULEGOEN EZAUGARRIAK
Bulegoen ordutegia: Barakaldoko herrigunekoa Foruen Pasealekuko 7. ean kokatzen da (beheko solairuan, ezkerrean) eta Gurutzetakoa dago Vista Alegre kaleko 11.ean.
Arratsaldez egongo dira irekita 17:00etatik 20:00etara bitartean, hileko astearte guztietan: lehena eta bigarrena Barakaldoko herrigunean eta hirugarren eta laugarrena Gurutzetan (ez da arazorik izango beste egun batzuetan zabaltzea eta arreta ematea, herritarrek hala eskatzen badute), eta aurretiaz hitzordua hartuta.
Bilera edo elkarretaratzea hitzartzeko, interesatuek honako telefonoan egin dezakete: 94 478 93 07 (goizez), edo hurrengo helbide elektronikoan: info@eajpnv-barakaldo.eu. Bulego hauetan egongo dira Amaia del Campo bera eta EAJ-PNVren gainerako zinegotziak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25