Prentsa Aretoa
Berriak
2014/12/12
Txorierriko EAJ-PNVk igande solidarioa ospatuko du
Eskualdeko Uri Erakundeek era guztietako pintxoak jarriko dituzte salgai eta salmentatik jasoko den dirua Euskadiko Down Sindromearen Fundaziorako, Bizkaiko Elikagaien Bankurako eta Gizarte Larrialdietarako Laguntasunen ekarpenetarako emango da
Txorierriko EAJ-PNVren Uri Erakundeek datorren igandean, abenduaren 14n egingo dute eskualde mailako jardunaldi solidarioa. Une latzak dira gaur egungoak, eta laguntasun guztiak dira beharrezko. Baldintza hori helburu hartuta, eskualdeko uri erakundeek era guztietako pintxoak jarriko dituzte salgai. Salmentatik jasoko den dirua Euskadiko Down Sindromearen Fundaziorako, Bizkaiko Elikagaien Bankurako eta Gizarte Larrialdietarako Laguntasunen ekarpenetarako emango dira.
Jardunaldi solidarioa igandean egingo da goizeko 11:30etik 14:00era bitartean Erandio Bekoa, Erandio Goikoa, Astrabudua, Derio, Lezama, Zamudio, Sondika, Loiu eta Larrabetzuko batzokietan.
Esandako herrietako batzokietan era guztietako pintxoak eskainiko dira. Erandio Bekoan, esaterako, odoloste, txorizo,tortilla eta olagarro mokaduak jarriko dira salgai; Erandio Goikoako batzokian txorizo pintxoak eskainiko dira eta Astrabuduako batzokian ‘pintxo moruno’ delakoak. Derion, barrengorria izango da protagonista; Larrabetzun txorizoa sagardotan egina, eta Loiun bi egongo dira aukeratzeko: txistorra eta entsalada errusiarra. Lezaman, Zamudion eta Sondikan talo egin berriak eskainiko zaizkie igandekoa ongintzan inbertitu nahi duten guztiei.
Euskadiko Down Sindromearen Fundaziora bisita
Iragan asteazkenean, Txorierriko uri erakundeetako hainbat ordezkari eta Aitziber Oliban eskualdeko burukidea Euskadiko Down Sindromearen Fundazioak Bilbon duen egoitzara hurbildu ziren, talde honek egiten duen lana lehen eskutik ezagutzeko.
Adierazi dutenez “elkarte honi asko diogu eskertzeko. Paregabea da egunero egiten duen lana. Bereziki harritu gaitu transtornoren bat duten umeekin edo arazorik izateko arriskutan egon daitezkeenekin arreta goiztiarra emateko egiten duten lana. Pozik egongo gara gure ahalegin txikiarekin beraiek gizarteari ematen diotenaren zati bat itzultzea lortzen badugu”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25