Prentsa Aretoa
Berriak
2015/01/12
Galdakaoko udalak herritarren parte-hartzea sustatuko dau, atzera be, 2015 urteko udal-aurrekontua ontzeko
Galdakaoko Udalak, hirugarren urtez, herritarren parte-hartzea sustatuko dau udal-aurrekontuak ontzeko. Hartara, Udalak herritarren eretxia jaso gura dau eta herritarren inplikazinoa bilatuko dau, ekarpenakaz 2015eko kontu publikoak zehazten lagundu daien. Ekarpenak egiteko epea urtarrilaren 14an, eguaztenez,zabalduko da.
Egun horretatik aurrera Udalaren web orrian egokitu dan galdera-sortan parte hartu ahal izango da (www.galdakao.net), eta bertan txertatu dan lanabes digitalaren bidez ekarpenak egin ahal izango dira. Era berean, udalerrian galdera-sorta horren eskuliburu bat buzonetatuko da, kasu honetan, erantzuna ohiko posta bidez proposatu ahal izango da frankeo beharrik gabe. Galdera-sorta Udaleko Erregistro Orokorrena be entregau daiteke.
Ekarpenak jasotzeko epea urtarrilaren 23an, barikuz, amaituko da.
Galdakaoko Udalak herritarren ekarpenak eskertu egiten dauz, asko barrez. Izan be, urteokaz egindako ekarpen askori eskerrak udalerriko hainbat alderdi hobetu da, ekarpenak jaso eta ondu diren heinean.
Aurreko urteetan legetxe parte hartzeko bideak ugariak dira, baina Udaleko Gobernu-taldeak eginahalak egingo dauz herritarren ekarpenak eskuz jaso eta danon eretxia entzuteko, tokian-tokian eta berenberegi ipinitako karparen bitartez; ondoko egun eta ordutegian:
Urtarrilak 14, eguaztena
Udaletxea: 9:30 - 14:00
Urtarrilak 15, eguena
Usansolo: 16:00 – 19:00
Urtarrilak 16, barikua
Urreta (anbulatorioa): 9:30 - 14:00
Urreta (kiroldegia): 16:00 - 19:00
Urtarrilak 19, astelehena
Sixta Barrenetxea: 9:30 - 14:00
Aperribai: 16:00 - 19:00
Urtarrilak 20, martitzena:
Aperribai 16:30 - 19:00
Urtarrilak 21, egueztena:
Bengoetxe 16:30 - 19:00
Galdakaoko alkateak 2014 urteko azaroan gonbidatu ebazan gainerako alderdi politikoak, aurrekontu parte-hartzaileari buruzko galdetegian ekarpenak egiteko.
Igaz, Galdakaoko Udalak ekimen honen bitartez hirurehun ekarpen inguru jaso ebazan.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25