Prentsa Aretoa

Berriak

2015/01/14

Itxaso Atutxa: “Auzitegi Gorenaren erabakiak bake prozesuari ez dio lagunduko Euskadin aurrera egiten”

Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gogora ekarri nahi izan duenez Madril “ez da konturatu edo ez du konturatu nahi bakean bizi garela”, eta jarrera aldatzea eskatu dio.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

ETB1i eskainitako elkarrizketan, Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxak aditzera eman du Auzitegi Gorenak ETAko presoei Europar Batasuneko beste herrialdeetan betetako zigorrak bete beharreko zigor osoan kontuan ez hartzeko hartu duen erabakiak “bake prozesuari kolpea ematea” suposa dezakeela, edo “gutxienez, ez dio aurrera egiten lagunduko”, eta “berriz ere” Mariano Rajoyren Exekutiboak “ erakutsi egin du ez duela bake prosesuan sinesten”. Aldi berean, erabakia hartzeko orduan, epaileen artean egon den desadostasuna azpimarratu du Atutxak, Auzitegi Gorenaren Zigor Salako 15 magistratuen artean, seik erabakiaren kontrako boto partikularra eman baitzuten. Zentzu berean azaldu duenez “epaile horiek esan dutenez, ematen du beste aukera bat ere bazegoela eta lehenago Estrasburgon kontsultatzea proposatu zutela, horren ondoren erabakia hartzeko; baina, gauza normala dela ematen duen arren, ez zen proposamena onartu". "Nire ustez, honen guztiaren atzetik, kanpoko eraginen bat antzeman zitekeen, epaileek eurek beste behin ere salatu dutena, hau da, Gobernuren aldetik egon den mehatxua, batez ere Barne ministroaren aldetik” salatu du.

Gai honen harira ere, burukideak aurreratu du “ziur aski, Estrasburgok atzera botako duela” Gorenaren erabakia. “Baina denbora aurrera doa eta bitartean badago preso dauden pertsona batzuk bere eskubideak urratuta ikusten dituztenak”, tamaldu da. “Operazioaren izenak berak ematen du planifikazio baten barruan egina zegoela”. Atzo gauean jakin zen 6 atxilotu libre gelditzen zirela eta horrek “argi erakusten du marketing operazio bat izan dela”, baieztatu du burukideak.

Elkarrizketaren beste momentu batean, Atutxak Espainiako Gobernuari erantzunkizuna eskatu dio”. “Ez da konturatu, edo ez da konturatu nahi, bakean bizi garela. Ezin zaio gizarteari pentsaerazi orain dela hamar urte bizi genuen egoera berdinean bizi garela, badakigunean ETAk ez duela berriro indarrean jarriko bere indarkeria hori. Garai da Espainiako gobernuak jarrera aldatzeko”. Baieztatu duenez, ETAren inguruan hartu duen jarrerarekin “Espainiar Gobernua lotsagarri geratu da nazioarte mailan”, jarrera hau, bere ustetan “populista eta ona izan daiteke propagandarako, bereziki hauteskunde urte garrantzitsu batean aurkitzen garela kontuan izanik".

PPk eta PSOEk atzo yihadismoaren kontra egiteko akordioren inguruan ere mintzatu da Itxaso Atutxa eta salatu du EAJ-PNVri aurkezpen publikoa egin eta gero deitu zitzaiola. “Espainiak ahaztu egiten du adierazpen askatasuna bere neurrian neurtzen. Pariseko manifestazioan egon ziren horren alde egiten, baina atzo bertan demostratu zuten, sozialistekin batera, prest daudela terrorismo yihadistaren aitzakiarekin eta Kode Penalaren berrizketan lanean ari diren honetan, oso neurri zehatzak eta gogorrak hartzeko”. “Segurtasunaren alde egiten dutela esaten dute, baina balantzan jartzen dutenean segurtasuna eta askatasuna, segurtasuna dago beti aurretik”.

EAJ-PNVk igande honetan aurkeztuko ditu udal eta foru hauteskundeetara aurkezten diren hautagaiak eta “mila pertsona inguru batuko ditugu Durangon”. Joan den urtean irekitako prozesua bukatutzat ematen du Atutxak. “Egin beharreko lana zen. Gure barne prozesuak oso luzeak eta korapilotsuak izaten dira; 20.000 pertsona inguru hartzen dute parte eta egiten duten lana eskertzekoa da”. Osatutako zerrendak profesionaltasunaren eta gaztetasunaren artean oreka lortu dela baietzatu du BBBko presidenteak.