Prentsa Aretoa
Berriak
2015/01/21
Itxaso Atutxa: “Erorialdi ekonomikoaren amaieran eta hazkundearen hasieran gaude"
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak berretsi du EAJ-PNVk "hiru herrialdeetan eta hiru euskal hiriburuetan" gobernatzeko helburua duela maiatzeko udal eta foru hauteskundeei begira.
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, gaur goizean esan du "helburuak eta ilusioak " izan behar direla, eta baieztatu du Alderdiak martxan jarri dituen inkestak bilerak eta parte hartze prozesuek udal eta foru hauteskundeetan EAJ-PNVri aukera erreala ematen diotela. "Ikusiko dugu maiatzaren 24an zer gertatzen den, baina helburu gisa, EAJk bai planteatu du une honetan ez gauden beste herrialde bietan gobernatzea eta Bizkaian dugun maila mantentzea" azpimarratu du.
Bizkaiko burukideak bai aurreratu du hurrengo legegintzaldia "oso interesgarri" agertzen dela, beste alderdietan gertatuko denaren arabera,"gehiengoak osatzea oso konplikatua izango delako". Radio Euskadi irratiari eskainitako elkarrizketan, Atutxak zera azaldu du "aurreikusten diren ordezkaritza zatikatuak mantentzen badira, ezinbestekoa izango da akordioetara iristea". "Alderdiok behartuko gaitu gutxieneko puntu batzuk iristera". Bere ustetan, prozesu honi "beldur handiagoarekin begiratzen zaio Estatuan Euskadin baino". "Hemen, udalerri asko ditugu zeinetan hiru edo lau alderdi politikoren ordezkaritza dagoen, Batzar Nagusietan ere bai, eta akordioak heltzeko ohitura daukagu". Horren adibide dira Bizkaiko Batzar Nagusiak, gehiengorik gabeko 12 agintaldian "Jose Luis Bilbaok akordioetara iritsi izan baita beti, batez ere aurrekontu alorrean". Zentzu horretan, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak adierazi du alderdi politikoen arteko harremanak normalizatzea nahiko lukeela, eta beste behin ere azpimarratu du "EAJ-PNVk akordioetara iristeko" duen borondatea, akordioak nahi dituzten guztiekin.
Itxaso Atutxa era berean mintzatu da oraingo egoera ekonomikoaz. Atzokoan Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman zituen hazkunde datak ezagututa, Bizkaiko jeltzaleen buruak irakurketa positiboa egin du: "Zuhurtasun osoz eta sarrera horiek zein puntutan iritsi direla ikusita, bai ikusi dugu azken hiruhilekoetan, nahiz eta oso geldo gertatu den, etengabeko hobekuntza eman dela". Burukidearen esanetan "erorialdiaren amaieran eta hazkundearen hasieran" gaude.
Botere banaketaz galdetu diotenean adierazi du EAJ-PNVri "konplikatu egiten zaio" horren inguruan zalantzarik ez izatea. Atutxak azpimarratu du "bereziki larriak" direla Espainiar Estatuko epaileek PPren gobernuaren aldetik jasaten duten esku hartze, mehatxu eta presioak. PPren diruzain ohi Luis Barcenas fidantzapean irten ahal izango delako albisteak "Berebiziko ezustea" sortarazi diola aitortu ondoren esan du "ikaragarri harrigarri" egiten zaiola ETAko buruzagi historiko Santiago Arrospide 'Santi Potros', orain espetxera sartu beharra. Zentzu horretan esan duenez "Justiziak denontzako berdina ez dela erakusten badu, arazo larria dago, epaileak eurak une honetan salatzen ari direna".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25