Prentsa Aretoa
Berriak
2015/01/22
Irene Pardo Zallako EAJ-PNVren alkatetzarako: prestakuntza, esperientzia politikoa eta ibilbide profesionala biltzen dituen hautagaia
Zallako alderdikideek erabaki dute Irene Pardo izatea EAJ-PNVk maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko duten alkategaia
Irene Pardo izango da maiatzaren 24an EAJ-PNVk Zallan aurkeztuko duen zerrendako burua. Hala erabaki zuten Zallako alderdikideek iragan apirilaren 10ean egin zuten uri batzarrean. Bizkaiko Aldundiko oraingo Nekazaritza Foru Diputatua alkatetzarako aurkeztu zen hautagai bakarra izan zen.
EAJren Uri Buru Batzarraren aburuz, Irene Pardoren prestakuntza, esperientzia politikoa eta ibilbide profesionala, bere izaera hurbilarekin batera dira duela hiru urte hautesleek eskatu zuten norabide aldaketa lideratzeko onena dela pentsatzeko arrazoiak. Zentzu honetan esan beharra dago Pardok alderdikideen adostasuna jaso duela Zallako bozketan "oso garrantzitsua zen hori guretzat". Duela bederatzi hilabete, proposatua izan zela jakin zuenean, Irene Pardok bere esker ona adierazi dion batzarrari " ohore handia da niretzat" baieztatu zuen.
Aldi honetan guztian, Irene Pardok soberan erantzun dio batzarrak berarengan jarri zuen konfiantzari. Foru Diputatu gisa egin behar duen lana Zallako herritarrei entzuteko egin diren ekimenekin uztartzen jakin izan du, herritarren proposamenak, beharrak eta kezkak ezagutzea helburu. Bere hitzetan "herritarren ondoan egon behar dugu, Zallarentzat nahi dugun etorkizuna eraikitzeko modurik onena da. Hori izan da abian jarri dugun eta gure herriko auzo guztietara eraman dugun ZallaGO! Egitasmoaren helburua ” azaldu du hautagaiak. "Aukeraz baliatu nahi dut prozesuan parte hartu duten eta ekarpenak egin dituzten guztien ahalegina eskertzeko; oso material garrantzitsua da, lehen eskutik datorkigulako". Irene Pardok berak azaldu duenez "hauteskunde egitasmoan sartuko ditugu ZallaGO! ekimen honetan jaso ditugun proposamenik interesgarrienak".
Karrantzan jaio zen 1969ko urtarrilaren 31n, eta Zallan bertan bizi da. Irene Pardo Zuzenbidean lizentziatua da. 1999 eta 2005 urte bitartean Bizkaiko batzar Nagusietako ahalduna izan zen eta Ogasun batzordeko buru izan zen. Aldi berean, ENBA-Bizkaia nekazal sindikatuko zerbitzu juridikoen ardura eraman zuen. 2005 eta 2007 urte bitartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailean izan zen Elikaduraren Kalitate departamentuko zuzendaria. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailera sartu zen eta orain da departamentu horretako burua.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25