Prentsa Aretoa
Berriak
2015/01/23
Joseba Goikouriak erandiotarren konfiantza berresteko helburua dauka maiatzeko udal-hauteskundeetan
Erandioko EAJ-PNVren tokiko hiru uri batzarrek alkatetzarako jeltzaleen hautagai legez berretsi dute gaur egungo alkate dena, 2009tik postu horretan dagoena
Egungo Erandioko alkate, Joseba Goikouria, datozen udal-hauteskundeetan berriz ere hautatua izateko aukera dauka, EAJ-PNVren Erandiogoikoa, Bekoa eta Astrabuduako hiru tokiko uri batzarrek aho batez zerrendaburu eta Erandioko alkatetzarako hautagai izendatu eta gero.
Joseba Goikouriak 2009ko ekainean eskuratu zuen Erandioko alkatetza Mikel Arieta-Araunabeñaren ordez, hark agintean 14 urte eman eta gero utzi zuenean. Goikouria 1996ko abenduaren 19an agertu zen aurrenekoz zinegotzi moduan. Egun hartatik aurrera, eta alkate bilakatu baino lehenago, udalaren hainbat esparrutan egin zuen lan eta ibilbide politiko zabalari ekin zion, sail desberdinak barrutik ezagutuz. Alkate izendatua izateko orduan alkateordearen papera betetzen zuen eta Hazienda eta Funtzio Publikoaren ordezkaria ere bazen. Gainera, giza baliabideen eta aurrekontuen kudeaketaz arduratzen zen, hala nola ondareaz eta kontuen batzorde bereziaz. San José egoitzaren arduradun politiko nagusia ere izan zen eta baita Erandiogoikoan (hangoa da bera jatorriz) dagoen Eguneko Zentroarena ere.
Hortaz, bere ibilbide politiko zabalari esker udalaren sail desberdin asko ezagutzeko parada izan zuen Goikouriak, Udalean EAJ-PNVren partetik alkate izendatua izan baino lehen eman zituen 13 urteetan zehar. 1999ko hauteskundeetara arte Hiritarren Segurtasun sailaren eta Udaltzaingoaren ardura izan zuen. Geroago, 1999tik 2003rako legegintzaldian, Gizarte Ekintza sailaren ardura hartu zuen zen. Funtzio hauek betetzeaz gain, Eroskin ere egiten zuen lan garai hartan.
Joseba Goikouria, lanbidez, kimikaria da. Bere jardute profesionala Eroski Sociedad Cooperativa-n garatu zuen 90. hamarkadatik 2003ra bitartean, konpainiaren Kalitate-sailan. Harrezkeroztik, eszedentzian dagoen bazkide kooperatibista da, Erandioko Udalean betetzen duen funtzio publikoari erabat eta esklusiboki dedikatzeko.
Joseba Goikouriarentzat erabateko lehentasuna dute langabeziaren aurkako borroka, azken urtean beherakada itxaropentsua ezagutu duena; udal-kontuaren oreka mantentzea (une honetan Erandiok ez dauka zorrik); pertsonen ongizatea eta zerbitzu sozialei bereziki erne egotea; herriko auzorik jendetsuenetan dagoen aparkatzeko arazoa konpontzea; HAPNaren aurrera joatearen eskutik birsorkuntza urbanistikoa lortzea; enpresa-aktibitate berrien sustapena eta bertako merkataritzaren bultzada; eta bereziki hirigunetik aldenduta dauden populazio guneei arreta eskaintzea.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25