Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/01/24

Maria Uribe izango da Gernika-Lumoko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

Aho batez aukeratua izanik, Uribe hiribilduko lehen emakume alkatea izan liteke

rss Ezagutzera eman
Maria Uribe  izango da Gernika-Lumoko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

48 urte ditu, Zuzenbidean lizentziatua da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen saileko zuzendari nagusia. Ezkondua da eta hiru seme-alaba ditu. Maria Uribek "gogor eta arduraz" lan egingo du "herria une honetan dagoen zulo ekonomikotik ateratzeko”, baieztatu du.

Maria Uribek eskarmentu handia dauka udal kudeaketa esparruan. Azken zazpi urteotan oposizioan egon da eta oraingo udal gobernuari kontrola egiteko lana egiten du. Gainera, beste euskal erakundeak ere ondo ezagutzen ditu bere lan ibilbidean egin dituen etapa profesional ezberdinei esker. Egin duen ibilbide luzea esanguratsua izan da alderdikideek, aho batez, Gernika-Lumoko EAJ-PNVren alkategai izendatzeko orduan.

Uriberentzat ezinbestekoa da "gernikar guztien eguneroko bizimodua hobetzeko egitasmoa garatzea. Nire lan taldearen konpromisoarekin egingo dugu; soluzioak emango dizkiegu herritarrek dituzten arazoei ”.