Prentsa Aretoa
Berriak
2015/01/26
Galdakaoko Herritarren Arreta Zerbitzua otsailaren 2an hasiko da martxan ESAN bulegoaren bitartez
Galdakaoko Herritarren Arreta Zerbitzua estreinatuko da datorren otsailaren 2an, astelehena, Esan bulego barrian, Bilbo kalea, 4an. Udal bulego honeek Udaletxetik 65 metrora dagoz eta gerora leihatila bakarra izateko helburuagaz. Izan be, fase desberdinetan toki-administrazio honetara datozen herritarren kudeaketa eta tramite guztiak zentralizatuz joango dira.
Esan bulegoa 08:00etatik 15:00etara egongo da zabalik. Zerbitzua legegintzaldi honetan hilabeteetan egin dan lanaren emaitza da eta holan kontsulta eta kudeaketa gehientsuenak leku berean egin ahal izango dira.
Datorren urtarrilaren 29an, goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-18:00), inaugurazio ofizialaren bezperan –urtarrilaren 30ean- herritarrek bulegoetara libre sartzeko eguna izango da. Otsailaren 2tik hasita zerbitzua estreinatuko da.
Galdakaoko alkateak gogorarazo dau, Innobazioko Tokiko Agendan parte hartzeko Galdakaoko udalak egindako lanaren markoan, besteak beste, antzemon zala prozedurak sinplifikatu eta arrazoizkotu beharra, herritarrei emoten jakezan zerbitzuen kudeaketa eraginkorragoa eta kalidade handiagokoa izan daiten, eta apurka-apurka Administrazio Elektronikoan sartuz joateko.
Galdakaoko udala EUDELen zaintzapeko esperientzia pilotuaren parte izan da, hain zuzen be, Herritarren Arreta Zerbitzua martxan ipintea bultzatzeko. Esperientzia pilotu horretan hamabi hilabete egin behar izan doguz prestatzen eta beste udalerri batzuetako esperientziak ezagutzen.
Esan bulego honetara ailegetako funtsezko hiru urrats emon doguz.
Alde batetik, Prozeduren Esku-liburuaren prestakuntza eta herritarren eskaerei hobeto erantzungo deutsien antolakuntza-sistema definitzea. Prestakuntza-lanak 2013ko azaroan hasi ziran. Esku-liburu honek orain artekoa atzean itxiko dau, herritarren arretak suposatzen dauan antolakuntza guztia idatziz ipini dalako. Esku-liburu hau lanabesa izateaz gain, herritarrek be prozedurak eta tramiteak zelan egiten diran ezagutzeko balioko dau.
Bigarrenez, zerbitzua emoteko lekua aukeratzea. Hoin dala hilabete batzuk zerbitzu barria hartuko dauan eremu fisikoa (bulegoak) zehaztu genduan. Obrak igazko amaiera aldera hasi ziran eta, ikusten danez, gaur ia amaituta dagoz, Bilbo kalea, 4an dagozan udal lokal honeek goitik behera barriztau eta ekipau ostean. Zehazki, Udaletxetik 65 metrora dagoz.
Eta, hirugarrenez, bertan jardungo dauan lan-taldea zehaztea. Era berean, zerbitzu hau giza-baliabideakaz hornitzeko prozesua zehaztu behar izan dogu. Azkenean, zazpi persona izango dira bulego honetan egongo diranak: euretako bost bertatik bertara egindako kontsultei erantzuteko, persona bat telefonoz harrera egiteko eta konserje bat. Eurokaz batera, arduradunak eta zuzendariak osatuko dabe organigrama.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25