Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/01/26

Imanol Landa izango da berriro Getxoko EAJ-PNVren Alkatetzarako hautagaia

Getxoko EAJ-PNVren uri buru batzarrek oniritzia eman diote alkateari hurrengo udal hauteskundeetarako hautagaia izan dadin

rss Ezagutzera eman
Imanol Landa izango da berriro Getxoko EAJ-PNVren Alkatetzarako hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

Imanol Landa, Getxoko alkateak iragan apirilean jaso zuen Getxoko EAJ-PNVren hiru uri erakundeen babesa, beste hautagairik proposatu ez zen batzarrean. Landa Getxoko alkatea egin zen 2007 urtean, eta bere hirugarren agintaldia egiteko aurkeztuko da.

Donostian, EHU-UPV Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua da eta Deustuko Unibertsitatean gradu-ondoa egin ondoren, zortzi urtez aritu zen abokatu gisa Bilboko bulego profesional batean. Getxoko zinegotzi izan zen 1999 eta 2007 urte bitartean, eta urte bete geroago Getxoko alkatetzara iritsi zen. Bi hauteskunde irabazi ditu ( 2007 eta 2011) eta herriaren agintari goren izan den aldian bi izan dira bere kezka nagusiak: udalerria onerako eraldatzea eta enplegua sortzea. " Herria modernizatzeko prozesuan bultzada berria eman diogun garaian aurkitzen gara, Getxo herriari zerbitzu eta ekipamenduak eman dizkiogu arlo sozial eta ekonomikoan, kulturan eta kirolean, gizarteak berak egiten dizkigun eskariei erantzuteko" esan zuen alkateak duela lau urte egin ziren hauteskundeen atarian. Zentzu honetan, Oviedoko Unibertsitateak eginiko azterlanak 2012 urtean ezarri zuen Getxo dela Euskal Autonomi Erkidego osoan ondoen bizi den herria. Zerrenda horretan, zortzigarren tokian egongo litzateke Estatu mailan.

Sustapen ekonomikoaren alde egiten den apustuak ekarri du Areetako Elkartegia eraikitzea, zeinetan informazioaren eta ezagutzaren teknologia berrietan espezialdu diren hogei bat enpresa jarri diren. Horrekin batera, bertako enpresei laguntzeko kanpainak garatu izan dira, besteak beste, udalerriko merkatarien alde.

Beste alde batetik, hiru jarduera izan dira esanguratsuak Landak bete dituen agintaldietan: Gobela ibaiak gainezka egitea saihesteko edo arriskuak murrizteko egin diren lanak eta Getxo Antzokia eta Erromoko Kultur Etxea eraiki izana. Horiekin batera aipatu behar da Maidaganen metroa lurpean jartzeko egin diren lanak, sarbide mekaniko berriak, udal gardentasuna, auzoen alde egin den apustua,...

Landa 1966ko azaroaren 1ean jaio zen. Bere hitzetan " emaztea eta seme-alabak ditut eguneroko pasio,bizitza eta indarra". Euskara maite du "gure hizkuntza da" eta euskalki ezberdinen soinuaz gozatzen du. 40tik gorako bidea aspaldi hasia duen arren " U2 taldearen musika 20 urte nituenean bezala gozatzen dut" eta " etxekoen artean Ruper Ordorika aukeratuko nuke, haren adikto bainaiz, eta azken aldi honetan Mikel Urdangarin ere bai". Getxon antolatzen diren musika jaialdiak gozatzen dituela esateaz gain aitortu duenez "herritarren parte hartzea bultzatzen duten ekimenak maite ditut, esate baterako Getxophoto". 

Getxoko alkateak aitortu du aurkikuntza itzela izan direla beretzat gizarte sareak eta blogak: " Ikaragarriak dira partekatzeko eta eztabaida pizteko eskaintzen dituzten aukerak... hortik sortu zen 2006ko abuztuan www.ilanda.info, nire blog pertsonala. Ia egunero saiatzen naiz zerbait berria sartzen. Horrez gain, kontuak ere baditut Facebook eta Twitter sareetan”.