Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/01/27

Koldo Goitia oposizio taldeko oraingo bozeramailea izango da Lekeitioko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

Lekeitioko EAJren aurpegi ezaguna da eta udal taldearen bozeramailea izan da legegintzaldia ia hasi zenetik. Koldo Goitiak ibilbide luzea egin du, 20 urte eman baititu administrazio publikoaren kudeaketa lanean

rss Ezagutzera eman
Koldo Goitia oposizio taldeko oraingo bozeramailea  izango da Lekeitioko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

Landa eta kostako garapen teknikaria da lanbidez eta Lekeitioko EAJ-PNVren zinegotzi eta bozeramailea da herriko udalean. Goitiak  lan talde "ireki,gazte eta diziplina anizduna osatu nahi du herritarrak erakartzeko hauteskunde egitasmoa egiteko eta Bildu Lekeitioko udal gobernura iritsi zenetik erakutsi duen ekimenik ezari eta bat-batekotasunari aurre egiteko. Egitasmoaren oinarriak herritar guztien artean egingo ditugu guretzat garrantzitsuena delako lekeitiarren beharrei entzutea eta behar bezalako erantzuna ematea".

Goitiak berak duen esperientzia erabiliko du " herritarren bizitza kalitatea hobetzeko eta herri inguruan enplegua sortarazteko". Itsasoa eta kirola maite ditu eta biziki gogoko du mountain bike ibilbideak egitea. Erronka honi ere ekin nahi dio " kemen, indar eta gogo guztiekin".