Prentsa Aretoa
Berriak
2015/01/29
Andere Ortuzar izendatu dute Igorreko Udala berreskuratzeko hautagai
12 urtez zinegotzi izan da eta orain, bere izendapena hartu du "ilusioz, pozez eta lan egiteko gogo handiarekin"
Administrazio teknikaria da lanbidez, ezkonduta dago eta semea eta alaba ditu. Andere Ortuzarrek ibilbide luzea egin du udal politikan; hamabi urtez izan da zinegotzi eta zortzi urtetan izan zen gobernu taldean. Hasieran Gizarte Ekintza alorreko zinegotzia izan zen eta geroago Kultura arloko arduraduna izan zen.
Hurrengo hauteskundeei begira, Ortuzarrek uste du Igorreren lehen beharra dela "herritarrei entzutea". "Jendeari entzun behar zaio eta beharren araberako egitasmoa egin behar da". Helburu horrekin agindu du bere taldea kalean lan egingo duela "auzoetan, kultur elkarteekin eta kirol taldeekin egingo diren bileretan eta abarretan".
Ortuzarrek lanaren ardatz izango dituenak aipatzeko orduan ekarri du gogora langabeziaren kontrako borroka, Goiko plazako pilotalekuaren estalpea eraikitzea, Lehendakari Agirre kalearen urbanizazioaren konponketa eta eskolak hobetzeko lanak egitea, auzoei eman beharreko arreta ahaztu gabe.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25