Prentsa Aretoa
Berriak
2015/01/31
Aitziber Irigorasek durangarren konfiantza berriz ere jasotzea espero du maiatzeko hauteskundeetan
Oraingo alkateak esan du lau urteotan eginiko lanak ekarri diola herrikideen eguneroko bizimodua hobetzeko egitasmoa garatu ahal izatea
Durangok EAJ-PNVren alderdikideek aho batez aukeratu dute Aitziber Irigoras, hiribilduko alkatea, maiatzaren 24an ospatuko diren udal hauteskundeei begira, EAJ-PNVren alkategai izan dadin.
Durangoko jeltzaleek oraingo alkate durangarrarekiko duten konpromisoa berretsi dute. Gainean daraman esperientziak, adosteko duen gaitasuna eta hurbiltasuna izan dira Durangoko alderdikideek Irigoras aukeratzera eraman dutenak Durangoko egitasmo politikoa aurrera eramateko. Irigorasek esan du "oso pozik" dagoela berraukeratua izan delako. Aldi berean, alderdikideei bere esker ona adierazi nahi izan die, beragan jarritako konfiantzagatik.
Irigoras Zuzenbidean Doktorea da eta Durangoko Udal korporazioan 2003an sartu zen lehen alkateordearen tokian. Alkate egin zen 2008 urtean Juan José Ziarrusta hil ondoren. Alderdiaren erabakia erronkatzat hartu du. "Sei urte daramatzat alkatetzan, une onak eta txarrak bizi izan ditut, Baina, hala ere, lantaldearen laguntasunarekin durangar guztien bizimodua hobetzeko egitasmoa garatu ahal izan dugu" esan zuen Irigorasek iragan apirilean egin zen batzarretik irten zenean.
Udala egoera onean dago ekonomikoki eta krisi egoeran ere, Irigorasek egin duen lanari esker Durango ez da gelditu. "Meritua ez da soilik nirea, nigan konfiantza jarri duten pertsonena ere bada, eta bihotz-bihotzez eskertu nahi diet eman didaten babesa".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25