Prentsa Aretoa
Berriak
2015/02/01
Imanol Zuluagak "herritarren arreta hurbila eta zuzenari" eutsi nahi dio Gueñesen
Enkarterriko udalerriko jeltzaleek EAJ-PNVren alkategai izendatu dute
1964an Sodupen jaioa da, Informazio Zientzietan Lizentziatua da, ezkonduta dago eta bi seme ditu. Zuluagak, aukeratua balitz, Koldo Artarazek utziko duen lekua hartuko luke, kargua utziko baitu hiru legegintzaldi bete ondoren. Zuluagarentzat "azken urteotako gobernu taldeek oinordekotza ona utzi diote Gueñes herriari, ekonomia ondo zihoan garaiko baliabideak ondo erabiltzen jakin dutelako".
Zuluagak hauteskundeetara eramango ditu "hiritarrei ematen zaien arretari eusteko eta hobetzeko eta jarduera ekonomikoa suspertzen laguntzeko erronkak, orain arte bezala, Gueñes herria bizitoki eder eta erakargarria izan dadin”.
Esperientzia handia dauka erakundeetan eta komunikazio munduan. Zuluaga albistegietako idazle izan da Bilbo Herri Irratian eta Radio Popular de Bilbao irratian. Eta berean, komunikazio aholkulari izan da Bizkaiko Foru Aldundian 1999 eta 2012 urte bitartean. Ordutik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Saileko kabinete zuzendaria izan da. Zuluaga ere izan zen Gueñesen 1987 urtean zabaldu zen udal euskaltegiaren sortzailea eta zuzendaria.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25