Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/03

Aitor Apraizek Bakioko alkate berraukeratua izatea bilatuko du EAJ-PNVren izenean

Apraizek kostako herrian egin duen lan bikaina izan da Bakioko jeltzaleek hautagai izendatzeko arrazoia

rss Ezagutzera eman

Aitor Apraiz izango da, berriz ere, Bakioko EAJ-PNV-ren alkategaia. Hala erabaki zuten 2014ko apirilean kostako herriko EAJ-PNV-ren alderkideek, oraingo alkatearengan duten konfiantza berretsi baitute. Legegintzaldi honetan Apraizek urrats sendoak eman ditu egoera ekonomikoa desblokeatzeko. Eta, lan horrek eman dituen fruituen artean dago Bakioko Udalak 2015 urtean, berriz ere, zero defizit helburua bete duela.

Herrikide jeltzaleen izendapenak suposatzen dion erronkaren aurrean, Apraizek argi esan du hurrengo legegintzaldiari "ilusioz beteta" begiratzen diola. "Lau urte on izango dira, orain arte egindako lanaren fruituak jasoko dira, egindako hobekuntzak hobeto ikusiko dira eta gauzak bide onean joango dira" azaldu du. Txakolingunea, kiroldegia berriz zabaldu izana udalarentzat kosterik suposatu gabe, Bakio herria Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoan sartu izana, Hiri Hondakin Solidoak batzeko Zerbitzuaren esleipen berria edo efizientzia eta jasangarritasuna lortzeko helburuarekin udal argiteriaren instalazioak kanpoko enpresa baten esku utzi izana dira orain arteko legegintzaldia markatu duten egintza nagusiak, Aitor Apraiz Bakioko alkate izan delarik.

"Hobera egingo dugu. Lan egin beharko dugu, gogotsu ekin eta lanean denbora eman" esan du Apraizek. Bere hitzetan, urteotako eskarmentuak laguntzen dio udal kudeaketa lanaren egunerokoari ekiten.

Ezkondua da eta bi seme ditu. Apraizek kirola maite duela aitortu digu "txirringa gainean nabil aspaldi honetan" zalantzarik gabe "Bakioko inguru ederrak deskubritzen". "Zorionekoak gara horren inguru ederra izatearekin, itsaso ondoan, bere kresal usaina, ingurua... Hori eta herrikideak dira udalerri honetako onena. Gustuko du familiarekin mendi-txango luzeak egitea "karabana antzeko furgonetan joaten gara, hango eta hemengo nagur-guneak ezagutuz". 45 urte beteak dituen musikaria ere bada "lagun taldean jotzen dut udal ardurek atsedenaldiren bat ematen didatenean".