Prentsa Aretoa
Berriak
2015/02/04
EAJ-PNVk ahalbidetu du Galdakaoko Udalak Usansoloren banaketarako ezarri duen bide orriak aurrera egitea
Euzko Abertzaleak batzarkide taldeak hiru zuzenketa aurkeztu ditu oposizioak egindako mozio baten inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak hartuko dituen neurriei eta martxan jarriko dituen jardueren harira
Euzko Abertzaleak batzarkide taldeak urrats berria eman zuen atzo goizean Usansolo Galdakao herriarengandik banatzeko prozesuaren definizioan, Gernika-Lumoko Batzar Etxean egindako otsaileko osoko bilkuran. Bizkaiko ganberako EAJ-PNV taldeak hiru zuzenketa aurkeztu ditu oposizioak egindako mozio baten inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak Usansoloren banaketa prozesuari irtenbidea emateko hartuko dituen neurriei eta martxan jarriko dituen jarduerei buruzko mozioari.
Euzko Abertzaleak taldeko 22 batzarkideek zuzenketei aldeko botoa eman diotelarik, Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu egin dute Galdakaoko Udalak Usansoloren banaketarako bide orriak aurrera egitea legez eta demokratikoki ezarrita dauden bideak erabilita.
Halaber, Foru Gobernuak berretzi du herritarrek Usansoloren etorkizunaz hartuko duten erabakia errespetatuko duela eta beti erakutsi du ganberan Lurralde Mugapeen 9/2012 Foru Araua aldarazteko egitasmoa aurkezteko konpromisoa.
Nabarmenak...
FORUA
2026/04/22
BERRIA
2026/04/22
MURUETA
2026/04/21
ARRIETA
2026/04/21
LEIOA
2026/04/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












