Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/07

Barrikak badu EAJ-PNVren alkategaia: Roberto Muñoz

Psikologian lizentziatua da eta Marketing alorreko teknikari espezialista, Muñozek berak aitortu bezala izendapena "erronka handia" da berarentzat

rss Ezagutzera eman

45 urterekin, Roberto Muñozek erreleboa hartuko dio José Madariaga Barrikako alkate denari, kostako herriko jeltzaleen alkategai gisa.

Muñozek esperientzia handia du udal esparruan. Zinegotzi izan zen legegintzaldi batean José Mari Ezpeletaren agindupean eta orduan bezala, orain ere bere helburua izango da "Barrikak aurrera egiten eta hobetzen segitzea, herritar guztien onerako". Puntu horretan uste du kudeaketa izango dela bere agintaldiaren zutabeetako bat "hurrengo udal hauteskundeetan irabazi ezkero". "Ezinbestekoa da" esan du.

Robertorentzat ezinbestekoa da "Barrikako herritar guztien eguneroko bizitza hobetzeko egitasmoa garatzea. Nire lantaldearen laguntasunarekin, egin egingo dugu; soluzioak emango dizkiegu herritarren arazoei".

Ezkonduta dago eta seme eta alaba baten aita da. Muñozek gogor ekin nahi dio kudeaketaren eraginkortasunari eta aurrekontuen orekari, eta udal eraginkorragoa lortzeko ahalegina egingo du.

Amaitzeko, familiaz, lagun arteaz, zinemaz, liburuez eta itsasoaz maiteminduta dagoela aitortzeaz gain esan duenez "ohore handia izateaz gain, erronka hau ardura handia ere bada".