Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/09

Andoni Busquet izango da Basauriko EAJren alkategaia

Legegintzaldi osoan Basauriko udalburu izan ondoren, Busquetek baieztatu du erronka berriarekin duela lau urteko ilusioa "bikoiztu" egiten zaiola

rss Ezagutzera eman

Andoni Busquet, Basauriko alkatea, Pedagogian lizentziatua da eta Heziketa Sozialean diplomatua. Esperientzia handia dauka elkarteen esparruan eta lan ibilbide luzea egin du arlo publiko zein pribatuan. Busquet izango da Basauriko EAJ-PNVk alkatetzara aurkeztuko duen hautagaia. Oraingo alkateak aitortu du alkatetzara aurkeztu zen lehen aldian ilusioz beteta bazegoen ere "une honetan ilusio hori bikoiztu egin da 2011 urteaz geroztik hainbat egitasmo eta jarduera estrategiko jarri ditugulako martxan, eta oraindik kudeaketa lan eraginkor eta gardena behar dute eta errealitatez eraikitako politika, egitasmo horiek guztiak garatu ahal izateko".

2011ko maiatzean hauteskundeak irabaztea lortu zuen hiritarren benetako beharrei erantzuteko egitasmoa eskuan, eta Basauriko herritarren bizitza kalitatea hobetzeko, udalerriko suspertze ekonomikoa abian jartzeko eta Basauriko auzoak modernizatzeko prozesuari ekiteko gestioa garatzeko asmoarekin, krisiak gogorren kolpatzen zuen garaian. Helburu horiek guztiak egin dira gastuak kontrolatzeko eta lehenesteko politikari esker. Eta udal kutxak diru sarreren beherakada pairatu duen arren, denak hasi dira errealitate bihurtzen. Auzoegin Auzoetako Plana, esaterako, 4 milioiko inbertsioarekin, gastu sozialaren igoera behar egoeran dauden basauritarrei eta egoera ahulenean daudenei- nagusiak, desjabetze prozesuan daudenak, indarkeria sexistaren biktimak, adin txikiak- laguntzeko gestioa, eta enplegu politikak sustatzeko partiden igoera izan dira Basauriko Udalean garatu duen lanaren ardatz nagusienetakoak.

Lau urte hauetan ere, udaletxea zabalik eskaini zaie herritarrei. Prozesu parte hartzaileen bidez, udalerriko elkarte eta taldeekin etengabeko harremanaren bidez, EAJ-PNVren udal taldeak, Andoni Busquet buru izan delarik, herritarren parte hartzea bultzatu izan du etengabe bere gobernuaren jardunean. Kudeaketa lan gardena, herrikideei kontuak azaltzea eta gardentasun ataria dira,besteak beste, Basauriko Udalak abian jarri dituenak.