Prentsa Aretoa
Berriak
2015/02/10
Dimako jeltzaleek Josune Gorospe aukeratu dute alkategai
Ibilbide politiko luze eta zabala lepoan, Gorospek "ilusio handia" erakutsi du "Diman bizi diren herritarren bizitza kalitatea hobetzeko ahaleginari gogotsu eta jarrera positiboarekin ekiteko"
Josune Gorospe Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua da eta Enpresa Zientzietan diplomatua. Bere hitzetan "ilusio handia daukat Diman bizi diren herritarren bizitza kalitatea hobetzeko ahaleginari gogotsu eta jarrera positiboarekin ekiteko, orain arte egin dugun bezala", esan du. "Legegintzaldia hasi zenean esan genuen oposizio lan eraikitzailea egingo genuela, eta hala izan da. Gure lanaren bidez, Mankomunitatean besteak beste kudeatu ditugu gizarte zerbitzuak, hondakinen bilketa, berdintasun politika eta enplegua. Jakin badakigu oraindik asko dugula egiteko, eta benetan uste dugu Diman askoz gehiago egin dezakegula herriak bere konfiantza ematen badigu".
Gorospek 45 urte ditu eta ezkondua da. Esperientzia handia du udal esparruan. Diman izan da EAJ-PNVren zinegotzia, 2011 urtetik aurrera Arratiako Mankomunitateko presidentea eta 2010 urtetik legebiltzarkidea. Arratiar jeltzale honen helburu nagusia da "Dimak aurrera egiten eta hobetzen segitzea, herritar guztien onerako. Eraikitzeko egin behar da, oztopoak jarri barik eta denok aurrera egitea eragotzi barik; gure indar guztiak jarriko ditugu herria hazi arazteko: Dima hazi arazi". Horregatik esan du herritarrengandik hurbil egotea, haien beharrei aditzea eta baliabide publikoen kudeaketa zuzena egitea izango direla bere agintaldiaren zutabe nagusiak". Egitasmo bat daukagu herria helburu, pertsona helburu", azpimarratu du.
Gorosperentzat funtsezkoa da auzoei, baserriei eta adineko pertsonei behar bezalako arreta ematea. "Herri osoarentzat gobernatzen jakin behar dugu: nagusiak, gazteak, neska-mutilak, emakumeak, gizonak, bertan jaiotako dimoztarrak edo beste herrietatik etorritakoak. Gainerako erakundeekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin ditugun harremanak sustatu behar ditugu eta, jakina, Arratiako gainerako udalekin ere bai".
Josune Gorospek maite du abestea, dantzatzea eta barre egitea. Bere hitzetan "dimoztarren izaera eta gure inguruaren edertasuna" dira.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25