Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/10

BBB-ren balorazioa Mungiako alkate andrearen dimisioaren aurrean

Bizkai Buru Batzarrak begirune osoz hartu du Izaskun Uriagerekak alkate kargua uzteko hartu duen erabaki pertsonala

rss Ezagutzera eman
BBB-ren balorazioa Mungiako alkate andrearen dimisioaren aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Izaskun Uriagereka Mungiako alkate andrearen dimisioaren aurrean, EAJ-PNV-ren Bizkai Buru Batzarrak honakoa adierazten du:

  1. BBB honek bere esker ona adierazi nahi dio Izaskun Uriagerekari, orain arte egin duen ibilbide politikoagatik eta Mungiako Udalean egin duen kudeaketa lan bikainagatik; azken zortzi urteotan herriko alkate gisa, eta aurreko beste zortzi urtetan Mungiako Udalean EAJ-ren zinegotzi izan den bitartean. BBBk oso ondo baloratzen du bere ibilbide profesionala, administrazioaren ezagutza eta zerbitzu publiko izateko erakutsi duen bokazioa.
  2. Bizkai Buru Batzarrak begirune osoz hartu du Izaskun Uriagerekak alkate kargua uzteko eta kontzientzia arrazoiak direla medio hartu duen erabaki pertsonala. BBB-k lehenagotik ezagutzen zuen atzo gizartean ezagutzera eman zen erabaki hau.
  3. Bizkai Buru Batzarrak Igor Torrontegi oraingo alkateordeari adierazi nahi dio bere esker ona, bera izango baita, ostiraletik aurrera, Uriagerekak alkatetzan utzitako lekua hartuko duena. Aldez aurretik eskertu nahi dizkio agintaldiak iraungo duen bitartean egingo duen esfortzua eta kargua hartzean erakutsi duen konpromisoa.
  4. Espainiako bandera jartzeari dagokionez, BBB-k berretsi nahi du EAJ-PNV-k gobernatzen duen erakundeetan espainiar bandera lege aginduz jartzen duela. Era berean adierazi nahi du estatuko bandera jartzea inposaketa dela, euskal gizartearen gehiengoaren borondatearen kontra dagoen neurrian.