Prentsa Aretoa
Berriak
2015/02/14
Ángela Egia EAJ-PNVren alkategaia, Gordexolan
Egia udal politikara buelta liteke 1983 eta 1991 urte bitartean Kultura, Kirola eta Turismo zinegotzia izan ondoren
Gordexolako EAJ-PNVren Uri Erakundeak Angela Egia aukeratu du maiatzaren 2an egingo diren udal hauteskundeetarako zerrenda-buru. Egia izango da alkategaia, Iñaki Aretxederra oraingo alkatearen lekukoa hartuta. Azken honek kargua utziko du herriko agintari gorenaren karguan bi legegintzaldi bete ondoren.
Aukeratuak erronkari ekingo dio "ilusio handiarekin eta gogotsu" eta "krisialdi honetan gauza gehiago baliabide gutxiagorekin egitea tokatzen zaigula argi izanik". Angela Egiak 51 urte ditu, ostalaritza sektorean lan egiten du eta Gordexolako udalean izan zen 1983 eta 1991 urte bitartean. Orduko legegintzaldian izan zen Kultura, Kirola eta Turismo zinegotzia. “oso gazte sartu nintzen", gogoratu du.
Bere esanetan, ordutik aurrera, Enkarterriko udalerri honek eraldaketa sakona bizi izan du: "Nabarmen hazi gara zentzu guztietan, eta ikustekoa da prozesu horretarako egin den lan guztia", esan du. Zentzu horretan adierazi duenez "hala ere, asko dugu oraindik egiteko,eta prestazio batzuk botatzen ditugu faltan, oraingo testuinguru ekonomiko eta sozialagatik kaltetuak izan direnak. Esate baterako, garraio publikoaren maiztasunak areagotzea eta gure herrikideek eskatzen dizkiguten kirol azpiegitura batzuk”. Arreta jarriko du horietan guztietan, herritarrek hautestontzietan beren konfiantza ematen badiote.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25