Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/15

Ibon Legarza izango da Kortezubiko EAJ-PNVren alkategaia

Polimeroen Ingeniaritza Teknikoan diplomatua, Kortezubitar gazte honek esan du "ilusio handia eta gogoak" dituela "erronka berri honi aurre egiteko, bizi ditugun denbora latzak gogoan"

rss Ezagutzera eman
Ibon Legarza izango da Kortezubiko EAJ-PNVren alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

Ibon Legarza izango da Kortezubiko zerrenda jeltzaleko burua, oraingo alkate Txomin Bilbao Etxebarriaren lekukoa hartuz, azken honek karguan bi legegintzaldi egin ondoren.

Legarzarentzat bere helburu nagusiena da "Kortezubik aurrera egiten eta hobetzen segitzea, herritar guztien onerako". Puntu honetan, 35 urteko gazteak uste du " gardentasuna, hurbiltasuna eta kudeaketa" izango direla bere kudeaketa lanaren oinarrizko zutabeak, hurrengo udal hauteskundeetan garaipena lortuko balu. “Oinarrizko gaia da hori" gaineratu du.

Kortezubiko alkategai jeltzalea ezkondua da eta bi seme ditu.  Familia du bihotzean eta oso ondo baloratzen du hiritarren ondoan egotea eta udal erakundea hartzaile ona izatea, adi egotea eta eraginkorra izatea. Azken finean "gure helburua da edozein herritarrek, edozein momentutan eta edonon, gu ezagutu ahal izatea eta gurekin harremanetan jartzeko aukera izatea".