Prentsa Aretoa
Berriak
2015/02/17
Andoni Malaxetxebarria izango da Markina-Xemeingo EAJ-PNVren alkategaia
Talde jeltzaleak lehen indar izaten jarraitu nahi du eta Lea Artibai eskualdeko udal gobernura iristea du helburu
Andoni Malaxetxebarria, aurpegi berria, izango da udal gobernura berriro bueltatzea bilatuko duen taldeko zerrenda-burua, azken udal hauteskundeen ondorioz, Bildu eta Aralar taldeen artean EAJri bozketan irabaztea lortu ondoren, jeltzaleek boto gehien lortu zituzten arren. Jeltzaleek Malaxetxebarria aukeratu dute aho batez, jende gazte eta prestatuz osatutako zerrendako buru izan dadin.
Markina-Xemeinen jaioa da, 51 urte ditu, ezkondua da eta alaba eta seme baten aita da. Malaxetxebarria pertsona "langile eta konpromisoduna" da EAJ-PNVren udal taldekoek esan bezala.
Zerutxu Ikastolan, Bera Kruzen, Bekobentan eta Lea Artibaiko Ikastetxean ikasi zuen eta Nemak-en lan egiten du. Lehen eskutik ezagutzen du herriko elkarteen sarea. Orain, jeltzaleen taldeko beste kideekin batera ari da hurrengo agintaldirako gidalerroak islatuko dituen hauteskunde egitasmoa prestatzen. Hautagaiak berak esan duenez "ildo nagusiak " nahiko zehaztuta daude. EAJren alkategaia esparru ezberdinetako elkarteekin batzartu da herrikideen interesak eta kezkak lehen eskutik ezagutzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25