Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/17

Berdeago ingurumen feria Durangon

Datorren asteburuan, otsailaren 20tik 22ra bitartean, Landako Gunean hirugarren aldiz egingo da Berdeago, Ingurumen jasangarriaren aldeko Euskal Azoka

Ezagutzera eman

Horrela, eta urte erdiko lanaren ondoren, azoka ezagun eta prestigiodun honek "erakutsiko du jasangarritasuna denon kontua dela eta  Durangon gai hori oso seriotan hartzen dugula. Udalak gazte hauen aldeko apustua egin zuen, 18.000 euro jarri zituen egitasmorako eta 32 enpresekin hasi ginen. Orain Landako Gunea betetzen dugu eta 50etik gora enpresa dira bertan parte hartzen dutenak. Horrez gain, Euskadi eta Estatuko hainbat enpresa dira azoka honetan parte hartzeko desioa erakutsi dutenak" azaldu du  Aitziber Irigoras hiribilduko alkate andreak.

Azoka hau hiru gunetan banatuko da: enpresen gunea, ponentziak azaltzeko gunea eta jarduerak garatuko diren gunea. Parte hartzeari dagokionez, azoka honetan 55 enpresek parte hartuko dute aurten- aurreko edizioan baino bost gehiago- eta hogeita hamar bat kanpoan geratu dira denak hartzeko tokirik ez dagoelako. Zenbaki horiek agerian uzten dute horren denbora laburrean erreferente bilakatu den azoka baten prestigio eta izen ona. Ohikoa denez, Landako Gunean jarduera egitarau zabala eskainiko da hiritar guztientzat.

Aurtengo berrikuntzarik esanguratsuenetakoa izango da Landako Gunean hidrogenoarekin dabilen autoa erakutsiko dela. Gai honetan adituek bere funtzionamenduaren gorabeherak  eta halako ibilgailuek ingurumenari ematen dizkioten onurak  azalduko dituzte. "Oso  gauza garrantzitsua da hau, Europa osoan ehun bat auto baino ez daude erregai hau erabiltzen dutenak" esan dute antolatzaileek.

Ibilgailuen alorrean ere, Luis Sutil durangarraren autoa egongo da. Auto hibrido entxufagarriarekin duen esperientzia pertsonala azalduko du. Tailerrak ere egingo dira kontsumo arduratsu eta jasangarriaren inguruan, eta ludoteka zerbitzua egongo da txikienentzat.

Azokak ateak irekiko ditu ostiralean 12:30ean, eta larunbatean eta igandean egun osoan egongo da zabalik 10:00etatik 20.00etara. Parte hartzeari dagokionez, 2014 urtean 12000 pertsona izan ziren Landako Gunera hurbildu zirenak.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!