Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/18

Esther Apraiz "ilusioz beteta" dago Derioko alkate izateko aukeraren aurrean

EAJ-PNVren hautagaiak Derioko makila eskuratzen badu "gizarte esparruan oinarritutako lan ildoari" ekingo dio

rss Ezagutzera eman
Esther Apraiz

ARGAZKIA JAITSI

Esther Apraizek goitik behera ezagutzen du udal politika. Gaur egun da Derioko udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena eta Hezkuntza zinegotzia. Zuzenbide Ekonomiko-Juridikoan lizentziatua da eta 38 urterekin EAJ-PNVren alderdikideek aukeratu dute hurrengo hauteskundeetarako alkategai. Derioztar honek "ilusio osoz" ekin nahi die maiatzeko udal hauteskundeei, gaur egun Lander Aiarza jeltzaleak zuzentzen duen Udaleko buru izateko prest. Apraizek hurrengo agintaldira begira esan du "Aiarzak hasitako ildotik" segituko dutela, alkate izan den hiru legegintzalditan "gizarte ekintzan oinarritutako lan ildoa markatu duelako", esan du .

Azken urte hauetan, talde jeltzaleak hainbat neurri hartu ditu eta egitasmoak jarri ditu martxan herriari zerbitzu gehiago emateko. Horren adibide argia izan da Kultur Birika martxan jartzea, derioztarren topagune bilakatu baita kulturaren, elkarte sarearen eta izaera ezberdineko jarduera sozialen inguruan.

Etxebizitza publikoa bultzatzea, Aldekone Goikoa garatzea, baratze ludikoak egitea, Doneztebe martxan jartzea eta jantoki soziala egitea izan dira oraingo legegintzaldian gauzatu diren egitasmorik esanguratsuenak. Hori dena egin da zero zorpetzea lortuta. Apraizek hauteskundeei eta alkatetzari "ilusio handiarekin" begiratzen die, "ardura handia da" azpimarratu du .

Apraizek berak azaldu bezala, herriko kultur eta kirol azpiegitura osatuta "hurrengo legegintzaldirako geratzen zaigu hori mantentzea eta hobetzea". Eta hurrengo urteetan ere egingo da HAPNren garapena. Halaber, herritarren parte hartzearen aldeko apustu sendoa egiten du, herritarrengana hurbiltzeko tresna gisa "herrikideengana hurbiltzeko modu paregabea da" esan du. Derioztar guztien beharrak asetzeari ekingo dio, benetan kezkatzen dituen gauzetan jardungo dut: enplegua,ekonomia, kultura eta gizarte zerbitzuak" .

Esther Apraiz ezkondua da eta 8 urteko mutil baten eta 6 urteko neska baten ama da. Gogoko du bere familiarekin batera Derio herriaz gozatzea "Herri bizia da, dinamikoa, elkarte sare garrantzitsu eta parte hartzailea dugu" azpimarratu du.