Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/18

BBB-k pozik hartu du Barakaldoko Udalarekin lortutako akordioa, EAJ-PNV-ri 1936ko altxamendu militarraz geroztik eragin zaion kaltearen ordaina eman delako

Bizkai Buru Batzarra-k pozik hartu du Barakaldoko Udalarekin Burtzeñako batzokia kokatuta dagoen eraikinaren inguruan lortu berri den akordioa. Akordio honen bidez konpontzen da 1936ko altxamendu militarraz geroztik EAJ-PNV-ri eragin zaion kaltea.

rss Ezagutzera eman
BBB-k pozik hartu du Barakaldoko Udalarekin lortutako akordioa, EAJ-PNV-ri 1936ko altxamendu militarraz geroztik eragin zaion kaltearen ordaina eman delako

ARGAZKIA JAITSI

Erabaki honen bidez araututa geratu da EAJ-PNV-k normalizatu nahian zebilen egoera.

EAJ-PNV-ren jabegokoa izan arren, Barakaldoko Burtzeña auzoko batzokia kokatuta dagoen higiezina erregimen frankistak konfiskatua izan zen altxamendu militarra burutu zenean. 1977 urtean, Barakaldoko orduko alkateak idazki bat egin zuen EAJ-PNVk eraikin hura erabiltzerik izan zezan. Puntu horretan, hain zuzen, altxamendu militarrak, ondorengo Guda Zibilak eta eraikinaren konfiskatzeak bat egiten duten horretan hasi zen EAJ-PNVk legalizatu nahi zuen egoera okerra.

2001 urtean, EAJ-PNVk estatuarengandik jaso zuen 247.581,64 euroko kalte ordaina, Alderdi Politikoei Kalte Ordainak emateko legearen arabera. Ordain hori Gobernu Zentralak berak ezarri zuen eta kopuru haren bidez itzuli nahi zen eraikinaren balioa, EAJ-PNVk instalazioak erabili ezin izan zituen urteei zegokiena eta bertan eginiko inbertsioen balioa.

Azken hilabeteotan, EAJ-PNVren ordezkariak bost aldiz elkartu dira alkate Alfonso Garcíarekin, Olga Santamaría Ogasun eta Ondare zinegotziarekin eta hainbat udal teknikarirekin, kontratuaren egoera arautzeko. Bilera hauetan, EAJ-PNVk jabetza hau 161.108,07 eurotan erostea erabaki zuen; kopuru hau Udaleko bulego teknikoak ezarri zuen, merkatuan duen balioa baino handiagoa izanik.

Ikuspuntu moraletik, eraikina beti EAJ-PNV-rena izan den arren, orain EAJ-PNV-rena da legearen ikuspuntutik ere. EBBren aburuz , Udalaren eta EAJ-PNV-ren artean lortutakoa guztiz bidezkoa izan da eta Guda Zibilean eta,horrez gain, Diktadura frankista garaian eragindako kaltearen ordaina da.