Prentsa Aretoa
Berriak
2015/02/19
Urtzi Vergara izango da jeltzaleek Arrankudiaga-Zolloko Udala berreskuratzeko aurkeztuko duten hautagaia
Vergarak azpimarratu du izendapena "ilusioz beteta, pozik eta lan egiteko gogotsu" hartu duela
Arrankudiaga-Zolloko Uri Erakundeak Urtzi Vergara izendatu du herriko Alkatetzarako hautagai. "Alderdikideek zugan sinestea eta konfiantza izatea beti da albiste ona. Izendapena hartzen dut ilusio handiz, pozik eta herri honen alde lan egiteko gogo handiarekin", esan du.
Programazio teknikaria da lanbidez, ezkondua da eta bi alaba ditu. Vergarak ibilbide luzea egin du udal politikagintzan. Zortzi urte daramatza zinegotzi lanetan, eta udalerriko Uri Buru Batzarraren lehendakari ere izan da.
Hurrengo hauteskundeei begira, Urtzi Vergarak uste du Arrankudiaga-Zollon egin beharrekoa dela "herritarrei entzutea". "Jendeari entzun behar zaio eta beren beharren araberako egitasmoa egin". Horregatik esan du bere taldea kaletik ibiliko dela "auzoetan, elkarte eta kultur eta kirol taldeekin egingo diren bileretan.... beti gure herrikideen ondoan, entzuten eta haiek esan behar digutena kontuan hartzen".
Bere egitasmoaren ardatzei dagokienez, Vergarak azpimarratu ditu langabeziaren kontrako borroka, etxebizitza eta herrikideekiko hurbiltasuna.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25