Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/20

Balmasedako EAJ-PNVk oraingo alkatea aukeratu du hurrengo hauteskundeetarako zerrenda-buru

Álvaro Parro, alkate kargura 2013ko abenduan heldu zelarik "ardura handiz" ekin nahi die zerrenda-buru aurkezten den lehen hauteskundeei

rss Ezagutzera eman
Balmasedako EAJ-PNVk oraingo alkatea aukeratu du hurrengo hauteskundeetarako zerrenda-buru

ARGAZKIA JAITSI

Balmasedako EAJ-PNVren batzarrak Álvaro Parro oraingo alkatea aukeratu du maiatzaren 24ko hauteskundeetara aurkeztuko den talde jeltzaleko zerrenda-buru. Parro alkatetzara heldu zen, Joseba Zorrillak 2013ko abenduan kargua utzi zuenean.

Lehen hauteskundeak izango dira Enkarterrieko hiribilduan talde jeltzalearen zerrenda-buru joango dena. Erronkari ekin nahi dio "lasai eta gogoz, baina suposatzen duen arduraz jabetuta. Horretaz ohartu bainaiz azken hilabete hauetan". Alkateak konfiantza du eta uste du herrikideen babesa jasoko duela hurrengo legegintzaldian aurre egin behako dien erronkei ekiteko orduan. "Gure jardun eta erabakietan, pertsona izango dugu helburu nagusi", eta inoiz ez du ahaztu nahi "langabezia murrizteko, gizarte zerbitzuetan inbertitzeko, hiribildua aberastasun bidera bueltatzeko eta herrikideei administrazio modernoa eskaintzeko egin behar den esfortzua".

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta bankuko sektorean aritu izan da. Álvaro Parrok 41 urte ditu, ezkondua da eta seme eta alaba baten aita da eta azken hiru legegintzalditan izan da Kultura, jai, Kirol, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotzia.