Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/21

Eusebio Larrazabal izango da Zeanuriko EAJ-PNVren alkategaia

EAJ-PNVk Larrazabal aukeratu du jeltzaleek maiatzeko hauteskundeetan aurkeztuko duten zerrerenda-buru izan dadin

rss Ezagutzera eman
Eusebio Larrazabal izango da Zeanuriko EAJ-PNVren alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

Zeanuriko Uri Erakundeak iragan urtean erabaki zuen Eusebio Larrazabal izango zela maiatzaren 24ko hauteskundeetarako zerrenda-burua. Larrazabal herrikideen konfiantza berrestea espero du Izaskun Sagarna oraingo alkate andre jeltzaleak udal ordezkari gorena izan den hiru legegintzaldiren buruan bere kargua utzi ondoren.

Larrazabalek lehen eskutik ezagutzen du Udalaren bizitza. 14 urtetan zinegotzi izan zen Zeanuriko Udalean eta alkate ere izan zen bi legegintzalditan. "Niretzat politikagintza da nire herriarentzat onena egiteko bide bat. Beti izan naiz oso aktibo eta Alkatetzara iristen banaiz, nire eskuan dudan guztia jarriko dut herrikideen bizitza kalitatea hobetzeko, orain arte oraingo udal taldeak egin duen bezala”.

Hautagai jeltzaleak bere helburu nagusien artean ditu "orain dauden azpiegiturak mantentzea eta behar diren azpiegitura berriak bultzatzea". Aldi berean, bere egitasmo politikoa bideratuko du "zeanuritarren bizitza soziala hobetzera, herritarrei udalaren erronkei aurre egiteko prozesuan parte hartzeko aukera emanez eta Zeanuri herriaren etorkizuna belaunaldi berrien eskuetan usteko lan egingo dut".

Ezkondua da eta semea eta alaba ditu. Bere esanetan Zeanuri bere osotasunean eta zeanuritarren izaera eta egiteko era gustatzeaz gain, “herriko leku batekin gelditu behar banaiz, hori Undurraga da; bertan jaio nintzen, bertakoa naiz”.