Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/23

Eneko Etxebarria izango da jeltzaleek Abadiñoko Alkatetzarako aurkeztuko duten hautagaia

Uri Buru Batzarrak azpimarratu du Etxebarriak "gero eta balio handiagoa" izango duela

rss Ezagutzera eman
Eneko Etxebarria izango da jeltzaleek Abadiñoko Alkatetzarako aurkeztuko duten hautagaia

ARGAZKIA JAITSI

Eneko Etxebarria apirilean aukeratu zuten Abadiñoko EAJ-PNVren alkategai, maiatzaren 24an ospatuko diren udal hauteskundeei begira. 40 urteko abadiñar honek hiru urte daramatza herriko zinegotzi lanetan eta zortzi urte lehenago izan zen udalerriko talde jeltzalearen UBBren presidentea.

Abadiñoko Uri Buru Batzarreko kideek Etxebarriaren hautagaitza aurkezterako orduan esan zuten "gero eta balio handiagoa" izango duela eta "oso balorazio positiboa" egin dute Etxebarriak urteotan egin duen lanaz. "Oposizioan egon arren, EAJ-PNVk gai asko atera ditu aurrera, den-denak gure herrikideen onerako. Asko eman diogu udal politikagintzari eta ezinbesteko izan gara udalerriaren gobernagarritasunerako", esan dute jeltzaleek.

Etxebarriak aitortu du "ilusioz beteta" dagoela bere herriaren alde lan egiten segitzeko, eta esker ona adierazi du beragan jarritako konfiantzagati. "Lau urte hauetan asko negoziatu dugu udalerriaren etorkizuna hobetzeko egitasmoak onartu ahal izateko. Indartsu sentitzen naiz abadiñar guztiei zuzendutako hauteskunde egitasmo sendoa aurkezteko", gaineratu du. "Eta, ezin ditut ahaztu nirekin lanean egon diren taldekideak, beraiei ere eskertu nahi diet egiten ari diren lan handia", azpimarratu du.

Azken agintaldi honetan, Abadiñoko Udalean ordezkaritza duten alderdiak -EAJ-PNV, independenteak eta Bildu- berdintasun egoeran egon direla, gobernu taldeak talde jeltzalearen botoak behar izan ditu aurrekontuak zein beste hainbat egitasmo aurrera ateratzeko. Etxebarriak hauen artean azpimarratzen ditu "Matienako haurreskola eta Zelaietako eskolak handitzeko lanak".

Garraiolaria da lanbidez, ezkondua da eta bi seme ditu. Etxebarriak azpimarratu nahi izan du Abadiño herriak etorkizunera begira duen potentziala.