Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/25

Arkaitz Amuriza izango da EAJ-PNVk Areatzan aurkeztuko duen alkategaia

Josu Basozabalen lekukoa hartuko du bi legegintzalditan zinegotzi lanetan aritu ondoren

rss Ezagutzera eman
Arkaitz Amuriza izango da EAJ-PNVk Areatzan aurkeztuko duen alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

Arkaitz Amuriza Goikoetxea da EAJ-PNVk Areatzako alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia, eta Josu Basozabal jeltzalearen lekukoa hartzea du helburu. Uri Batzarrak aho batez erabaki zuen jeltzaleek aurkeztuko duten hauteskundeko zerrenda-buru izendatzea, bi legegintzalditan zinegotzi lanak egiten aritu ondoren.

Amurizak 36 urte ditu, ezkondua da eta bi seme ditu. Arkitekto teknikari gisa lan egiten du eta azken legegintzaldian izan da Herrilan eta Zerbitzu zinegotzia. Adierazi duenez "Areatzaren alde lan egiteko borondateak" eraman zuen udal politikan inplikatzera eta arrazoi hori bera da une honetan urrats hori ematera eraman duena. Amurizak EAJ-PNVri eskertu dio beragan jarritako konfiantza, eta azpimarratu nahi izan du oraingo alkateak azken legegintzaldietan eginiko lan eta gestioaren balioa.

“Areatzako herritar guztien aldeko lana egiten segituko dugu, herri honek, orain arte bezala, bizitzeko toki atsegin izaten segi dezan; oraingo zerbitzuak hobetzeko lana egingo dugu eta berriak eskainiko ditugu. Gure kezka nagusiak dira langabezia, hezkuntza eta pertsona guztiek zerbitzu guztiak jasotzeko duten eskubidea bermatzea, pertsona guztiei zor zaien errespetua defendatzea eta denon arteko bizikidetzaz gozatzea sektarismo guztiak bazterrean utzita", esan du.