Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/02/26

EAJ-PNVk Jane Eyre Urkietarengan jarritako konfiantza berretsi du berriz ere Foruko alkategai izan dadin

Natura eta udalerria maite ditu. Urkieta 2011 urtean egin zen Foruko alkate.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Jane Eyre Urkietarengan jarritako konfiantza berretsi du berriz ere Foruko alkategai izan dadin

ARGAZKIA JAITSI

Medikuntzan lizentziatua da, ezkondua da eta neska mutil bikiak ditu. Jane Eyre Urkieta alkate andrea aukeratu dute Foruko Uri Erakundean, aurtengo udal hauteskundeetarako alkategai jeltzalea izan dadin. Urkietak azken urteotan Udalean egin duen lana funtsezkoa izan da herrikide eta alderdikideen babesa jasotzeko orduan.

Urkietak Udalaren ardurak bereganatzeko erronkari begiratzen dio "ilusioz beteta eta pozik". Bere hitzetan "maite dut Forua herria, bizitzeko toki ona da, bizitza kalitatea daukagu. Naturak inguratzen gaitu. Foruko interesak defendatzeko gogo handiak ditu. Merezi duelako. 2011 urtean bezala, erronka handia da hau, gogotsu onartzen dudana".

Eta, eskarmentu handia du hori esateko. Urkietak ondo daki zer den udal ardurak gainean eramatea. Aurreko alkate Igor Duñabeitiaren laguntzailea izan zen 2007 eta 2011 urte bitartean eta Alkatea izan da 2011 urtetik aurrera. Esperientzia hori izan da alderdikideek kontuan hartu dutena berriro ere aukeratzeko orduan.