Prentsa Aretoa
Berriak
2015/02/27
Guillermo Ortega izango da EAJ-PNVk Etxebarrin aurkeztuko duen hautagaia
"Hautagai izatea erronka pertsonaltzat hartzen dut, eta baita udal erronkatzat ere. Etxebarrin asko dugu egiteko", dio Ortegak
“Ohore handia da alderdikideek ordezkari izendatzea". Horrela baloratu du Guillermo Ortegak Etxebarriko EAJ-PNVk egin dion proposamena, maiatzaren 24an ospatuko diren udal hauteskundeetan Etxebarriko jeltzaleen alkategaia izan dadin.
Etxebarriko EAJ-PNVren Uri Erakundeak otsailaren 16an erabaki zuen Guillermo Ortega izatea jeltzaleek hauteskundeetarako aurkeztuko duen zerrenda-burua, Luis Hernandezek, arrazoi pertsonalak direla eta, hautagai izateari uko egin ondoren.
Guillermo Ortegak 38 urte ditu, ezkondua da eta bi semeren aita da. "Ilusioz beteta" dago Etxebarriko alderdikideek hartu duten erabakiarekin. "Hautagai izatea erronka pertsonaltzat hartzen dut, eta baita udal erronkatzat ere. Etxebarrin asko dugu egiteko, eta EAJ-PNVren taldearen aldetik aurkeztuko dugun guztia egongo da gure herrikideen bizitza kalitatea hobetzera bideratuta", esan du. “Ideia eta proposamen politika planteatuko dugu, talde-lan politika; horrela egiten baita herria" esan du. Alkatetzarako hautagaiak argi dauka Etxebarriko Udalera heltzekotan gauzak beste era batetara egitea planteatuko duela "adostasuna oinarri, elkarrizketa eta gatazkarik eza abiapuntu".
Ortegak lan curriculum luzea dauka eta "etxebarritarren zerbitzura" jarriko duela esan du. Industria ingeniaria da lanbidez, trenbide garraio enpresa bateko zuzendari komertziala da eta lau hizkuntzatan hitz egiten du. Kideek Guillermori buruz esaten dute "taldean lan egitera ohituta" dagoela, "berezkoa du" azpimarratu dute
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25