Prentsa Aretoa
Berriak
2015/02/28
Karrantzako EAJ-PNVk Julián Isuskiza aukeratu du alkatetzarako
Alderdikideek bera deskribatzeko orduan esan dute "pertsona hurbila eta konpromisoduna" dela "hainbat urtetan lanean egon den udalerriarekiko"
Julián Isuzkiza izango da Karrantzako Alkatetzarako hautagai jeltzalea. Hala erabaki zuten EAJ-PNVren alderdikideek irailean ospatu zuten Uri Batzarrean. Isuskizak herrikideen konfiantza jasotzea espero du bere eskualdeak une honetan bizi duen "ziurtasunik gabeko orain aldia" "etorkizun oparo" bihur dadin. Hunkituta esan du "ohore handia" dela beretzat aukeratua izatea. "Ahalegin guztiak egingo ditut ni aukeratzearekin erratu ez direla erakusteko".
Hauteskundeetara joan nahi du "lan egiteko gogo handiarekin, ilusioz beteta, egitasmoak ondo egingo direlako bermearekin eta Karrantza eta herritarren aldeko konpromiso sendoarekin, hori baita benetan balio duena". Era berean esan du kanpaina "garbia" eramateko erabaki irmoa hartu duela "mezu positiboekin, inori ezer aurpegiratzen ibili gabe, gardentasunez, egiarekin eta lan etengabearekin".
Julián Isuskiza farmazia alorrean egiten du lan eta aditua da elikagaien segurtasun esparruan. Hainbat urtetan eskaini du laguntasuna Radio Euskadi, ETB eta Canal Euskadi komunikabideetan eta bere esparruko gaiak jorratu ditu bertan.
“Pertsona hurbila da, konpromisoduna. Hainbat urte daramatza lanean gure udalerrian" esan dute alderdikideek. Maiatzeko udal hauteskundeei begira, hautagai jeltzaleak esan du ez dela atzera begira egongo " horrek ez baitigu aurrera egiten laguntzen".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25