Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/01

Andoni Agirrebeitia, Amorebietako jeltzaleen alkategaia

Oraingo Kultura zinegotziak azken bi agintaldietan erakutsi du jakin badakiela hurbiltasuna zer den. Lan egin izan du hurkoari entzunez eta akordioak lortzeko gaitasun paregabea erakutsiz.

rss Ezagutzera eman
Andoni Agirrebeitia, Amorebietako jeltzaleen alkategaia

ARGAZKIA JAITSI

Amorebieta-Etxanoko EAJ-PNVk aukeratua du jada 2015eko udal hauteskundeetarako alkategaia. Andoni Agirrebeitia, oraingo Kultura, Euskara eta Kirol zinegotzia izango da jeltzaleen zerrenda-burua.

45 urte ditu eta Gestio Sistemetan aditua da lanbidez. Oraingo Kultura zinegotziak azken bi agintaldietan erakutsi du jakin badakiela hurbiltasuna zer den. Lan egin izan du hurkoari entzunez eta akordioak lortzeko gaitasun paregabea erakutsiz. Ogasun zinegotzi eta jeltzaleen bozeramaile izan denean ere, udal aurrekontuen gaineko negoziaketari ekin dio 2007 urtetik aurrera.

Hautagai izendatu zutenean, Agirrebeitiak azpimarratu zuen "ilusioz beteta" zegoela eta "lan taldean jarduteko konpromisoa eta borondatea" azpimarratu nahi izan du Amorebieta-Etxano herrian aurkeztuko zaizkion erronkei aurre eginez eta bukatzear dauden egitasmoak burutuz".

Athletic zale sutsua da Agirrebeitia. Bere ondoan daudenek esan dute paregabea dela akordioak lortzeko orduan. Bere ardurapean egongo da udalerriaren etorkizunerako ildo nagusiak ezartzea. Andonik berak aitortu du asko ikasi duela David Latxaga oraingo alkatearengandik, gobernu taldean bere ondoan eman dituen urteotan. Agirrebeitiak Latxagaren urratsak hartu nahi ditu abiapuntutzat eta herrikideen ondoan egon nahi du. Bere egitasmo politikoan herritarren irizpideak eta iritziak jasoko ditu zorrontzar guztiontzako hauteskunde egitasmoa osatzeko helburuarekin.

Amaitzeko, Andonik bere familia osoari adierazi nahi izan dio talde jeltzalearen zerrenda-buru izateko erabakia hartzerako orduan eman dion babesa.