Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/02

Nabarnizek ezagun du jada EAJ-PNVk aurkeztuko duen alkategaia: Jaione Oar

Oarrek azpimarratu du "herrikideekiko hurbiltasuna eta harremana" lehenetsiko dituela

rss Ezagutzera eman
Nabarnizek ezagun du jada EAJ-PNVk aurkeztuko duen alkategaia: Jaione Oar

ARGAZKIA JAITSI

Jaione Oarrek esperientzia handia du udal esparruan. Alkateorde izan zen 2003-2007 legegintzaldian eta bere helburu nagusia da "Nabarnizek aurrera egiten eta hobetzen segitzea, herritar guztien onerako".

Oarren hitzetan hurrengo hauteskundeetan garaipena lortzekotan "hurbiltasuna eta herrikideekiko harremana" izango dira helburu nagusiak. "Lehenetsiko dudan zerbait izango da".

Zuzenbidean lizentziatua da baina bankuko munduan aritu izan da. 42 urterekin Oar ziur dago 2003 urtean Lourdes Aboitizek hasitako bideari ekin nahi diola Bizkaiko udalerri hau gobernatzeko orduan "Aboitizek hasitako bidetik segituko dut eta nabarniztar guztien eguneroko bizimodua hobetzeko egitasmoa garatuko dut".