Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/04
Alberto Etxebarria, Arteako EAJ-PNVren Alkatetzarako hautagaia
Etxebarria 2004 urtean egin zen alkate eta ordutik lan gogorra egin du herrian "zerbitzu onak eta bizitza kalitatea" bermatzeko
Alberto Etxebarria Arteako alkatea aukeratu dute aho batez maiatzeko udal hauteskundeetarako Arteako jeltzaleen zerrenda buru izan dadin. Etxebarriak azken urteotan herriko Udalean eginiko lana ezinbestekoa izan da herriko EAJ-PNVren Uri Erakundearen babesa jasotzeko orduan.
Etxebarriak Udala gobernatzeko erronka "ilusioz beteta eta pozik" onartu du. "Artea udalerri zoragarria da, zerbitzu asko ditu eta bizitza kalitate handia, Bilbotik hurbil dago, Gasteiztik hurbil... Oso ondo komunikatuta dago", esan du.
Enpresaria da, ezkonduta dago eta seme eta alaba baten aita da. "Merezi du Artearen alde lan egitea, eta 2004 urtean bezala, erronka handia da gogotsu eta pozik onartzen dudana. Gainera, oso pozik gaude orain arte lortutakoarekin, beste gauza batzuen artean esan dezakegulako Udalak zero zorpetzea lortu duela".
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












