Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/06

Lezamak igandean ospatuko du Zuhaitz Eguna

Hitzorduak izaera didaktikoa du. Zuhaitzak landatzeaz gain, umeentzako tailerrak egingo dira eta sasimartxo tradizionala.

Ezagutzera eman
Lezamak igandean ospatuko du Zuhaitz Eguna

ARGAZKIA JAITSI

Natura eta jolasa uztartzeko jarduerak itzuliko dira Lezamara asteburuan. Txorrierriko herriak igandean ospatuko du Zuhaitz Eguna. Udalak urtero antolatzen du zuhaitza protagonista den eguna, eta sasimartxo tradizionala egiteaz gain, helburu didaktikoa ere bilatzen da, batez ere umeei begira, natura zaindu eta errespetatu behar dugula ikas dezaten.

Eguna 11:00etan hasiko da udaletxeko plazan. Herritarrak enparantzatik irten eta zaindariaren etxe ondoan dagoen lursailera joango dira, Haztegira doan bidean. Lursail horretan landatuko dituzte zuhaitzak.

Urtero bezala, bertako zuhaitz kimuak landatuko dira: bertako haritza, haritz amerikarra, pagoa lizarra, astigarra, urkia...

Landaketa egiteko orduan, parte hartzaileak lan taldetan banatuko dira zuhaitzak landatzeko. Umeek lagun artean gozatzeko aukera izango dute, baina gurasoak ondoan.

Egunak ere izango du euskal tradizioan betiko ohitura dugun zerbait, egun berean sasimartxo ospatuko delako, Euskal herriko hainbat herritan Inauterien inguruan antolatzen den hamaiketako edo askaria. Lezama herriak martxoan egin ohi du.

Umeentzat tailer praktiko batzuk egingo dira zuhaitz eta landareen garrantziaz jabetu daitezen: marrazketa, animazio musikala, puzgarriak, eta abar.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!