Prentsa Aretoa
Berriak
2026/06/25
Zierbenako EAJ-PNVk Eugenio Mendikoteren aldeko konfiantza berritu du Alkatetzarako hautagai gisa
Uri Batzarraren babesa jaso ondoren, egungo alkateak proiektu jeltzalearen buru izaten jarraituko du.
Zierbenako EAJ-PNVk Eugenio Mendikote aukeratu du berriro datozen Udal hauteskundeetarako Alkatetzarako hautagai gisa, Udaletik gidatzen duen proiektuarekiko konfiantza berrituz. Proiektu horrek azken urteotan aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu galipoen bizi-kalitatea hobetzeko.
Zierbenan jaioa 1974an, Mendikote Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da EHUn, eta gaur egun Bilboko Portu Agintaritzan garatzen du bere jarduera profesionala. 2023an alkate izan aurretik, hainbat ardura izan ditu Udal gobernuan, besteak beste alkateorde eta Ogasun eta Ondare zinegotzi gisa.
EAJ-PNVren Uri Batzarrak nabarmendu egin ditu bere kudeaketa-gaitasuna, herritarrekiko gertutasuna eta udalerriaren etorkizunarekiko konpromisoa. Legegintzaldi honetan, Mendikotek gidatutako taldeak Zierbenaren oraina eta etorkizuna markatuko duten proiektu estrategikoak bultzatu ditu, besteak beste, Hiri Antolamendurako Plan Orokor berriaren (HAPO) hasierako onespena —udalerriaren garapena datozen hamarkadetan zehaztuko duena—; Udaltzaingoaren sorrera; auzo guztietan desfibriladoreak jartzea; La Arena eta Kardeo arteko irisgarritasun eta lotura hobekuntzak; Kardeoko eraikin zaharra erabilera anitzeko udal espazio bihurtzea; kirol eta aisialdiko azpiegituren berritzea; eta gazteen etxebizitza-eskuragarritasuna errazteko apustua, babes ofizialeko etxebizitza berrien eta etorkizuneko zuzkidura-apartamentuen bidez.
“Harro nago nire alderdikideen konfiantza berriro jasotzeaz, Zierbenaren alde lanean jarraitzeko. Lehen eguneko ilusio eta konpromiso berarekin hartzen dut ardura hau, aukera gehiago, zerbitzu hobeak eta guztiontzat bizi-kalitate handiagoa izango duen udalerri bat eraikitzen jarraitzeko helburuarekin”, adierazi du Mendikotek.
Datozen urteei begira, hautagai jeltzaleak HAPO berriaren garapena amaitzea, babes ofizialeko etxebizitzen eta gazteentzako apartamentuen proiektu berrietan aurrera egitea, auzoen arteko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen jarraitzea eta Udal zerbitzu eta azpiegiturak modernizatzen segitzea ditu helburu, etorkizuneko belaunaldien beharrei erantzuteko.
Zierbenako EAJ-PNVk azpimarratu du Eugenio Mendikoteren hautagaitzaren berrespenak egonkortasunaren, kudeaketa onaren eta politika erabilgarriaren aldeko apustua ordezkatzen duela, eguneroko lanean eta herritarrekiko konpromisoan oinarrituta.
Izendapen honekin, alderdi jeltzaleak etapa berri bati ekin dio, Zierbena modernoagoa, kohesionatuagoa eta etorkizuneko erronkei berme osoz aurre egiteko prestagoa eraikitzen jarraitzeko helburuarekin.
Nabarmenak...
AMOREBIETA-ETXANO
2026/06/25
ELORRIO
2026/06/24
BERRIA
2026/06/24
BERRIA
2026/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












