Prentsa Aretoa
Berriak
2026/06/25
Zornotzako EAJ-PNVk Ainhoa Salterain Gandarias aukeratu du Amorebieta-Etxanoko alkategai
Uri batzarrak hautagai jeltzalea babestu du 2027ko udal hauteskundeei begira.
Zornotzako EAJ-PNVk Ainhoa Salterain Gandarias aukeratu du 2027ko udal hauteskundeetan Amorebieta-Etxanoko alkategai izateko. Hautagai jeltzaleak atzo egindako batzarrean jaso zuen zornotzarren afiliatuen babesa.
Horrela, Ainhoa Salterain Gandarias berriz ere izango da Zornotzako EAJ-PNVren hautagaia hurrengo udal hauteskundeetan. “Ilusio handiz eta erantzukizun handiarekin ekiten diot etapa berri honi. Urte hauek oso biziak izan dira, eta gure herriaren indarguneak, kezkak eta asmoak hobeto ezagutzeko aukera eman didate”, azaldu du hautagaiak.
Amorebieta-Etxanoko alkate gisa azken hiru urteak eman ondoren, Ainhoa Salterain Gandariasek berriro ere urrats hau ematea erabaki du; izan ere, “legealdiaren hasieran abiatu genuen proiektu kolektiboan sinesten jarraitzen dut, non elkarrekin, Arkalaz, gure herria eraikitzen ari garen. Niretzat harro egoteko modukoa da Ametsetatik Herrira bezalako proiektuetan herritarren inplikazioa ikustea”.
Nabarmenak...
ZIERBENA
2026/06/25
ELORRIO
2026/06/24
BERRIA
2026/06/24
BERRIA
2026/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












