Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/09

Elorrioko auzo-taxi zerbitzua finkatu egin da, azken urtean 1.900 bidaia baino gehiago eginez

Hiru urtez funtzionatu ondoren, Elorrioko Udalak Auzo-Taxi zerbitzuaren balantzea egin du, eta datuek, zerbitzua finkatzen ari dela baieztatzen dute: 2014an 1.936 bidaia egin ziren.

Ezagutzera eman
Elorrioko auzo-taxi zerbitzua finkatu egin da, azken urtean 1.900 bidaia baino gehiago eginez

ARGAZKIA JAITSI

Auzo-Taxiak Elorrioko 17 gune eta auzo hartzen ditu: Urkizuaran, San Agustin, Mendraka, Zenita, Torrekobide, Errekazabaleta, Gaztañeta, Aldape, Berrio, Leiz-Miota, Lekeriketa, Iguria, Arrasate Etorbidea, Aidazu, Arauneta, Aramiño-Berriozabaleta eta Gazeta.

Joseba Mujika Elorrioko jarduneko alkateak eta EAJ-PNVren alkategaia adierazi duenez, “2012ko otsailean jarri genuen zerbitzu hori martxan, landa guneetako auzoak erdialdearekin lotzeko modu egokia zela uste genuelako, eta, aldi berean, garraio alternatiba eskaintzen genien leku batetik bestera joateko zailtasunak dituzten pertsonei, ibilgailu propiorik ez daukatelako edo adinaren edo mugikortasun urritasunaren ondorioz, eta argi ikusi da emaitzak oso positiboak izan direla. Gobernu taldetik Auzo-Taxiaren aldeko apustuarekin jarraituko dugu”. 2014an, Udalak 17.036,80 euro inbertitu zituen zerbitzu horretan. 

Erabiltzailearen profilari dagokionez, esan behar da Bezero txartela duten 155 pertsonetatik, gehienak nagusiak direla; eta zerbitzu hori gehien eskatu dutenak Leiz-Miotakoak izan direla, 765 bidaia guztira.

Beste alde batetik, erdigunera joateko zerbitzua eskatzeko arrazoi nagusiak, erosketak egitea (%35), denbora librea (%23), sendagilearengana joatea (%16) edo merkatura joatea (%14) izan dira.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!