Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/09
Gatikako EAJ-PNVk 'Gatika entzun' prozesua jarri du abian, bere hauteskunde egitasmoa zehaztera begira
Gatikako herritarrek herriaren eguneroko gaien inguruan izan ditzaketen irizpideak eta kezkak jaso nahi dira
Gatikako EAJ-PNV-k abian jarri du 'Gatika Entzun' parte hartze prozesua, Gatikan bizi eta gozatzen duten pertsonen ekarpenak jasotzeko eta hauteskunde egitasmoa egiteko orduan kontuan hartzeko. “Gure herriaren etorkizuna diseinatzeko orduan, herritar guztien ekarpenak ditugu beharrezko. Pertsonen neurrira eginiko Gatika herria eraikitzera goaz", esan du Leixuri Arrizabalagak, EAJ-PNV-k 2015eko maiatzeko udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen alkategaiak.
Horrela ba, herriko udal gelan, hilaren 18an, 19:00etan bilera egingo da Gatikako kirol, kultur eta gizarte elkarteekin. Lehenago, 17:00etan herriko erretiratuekin egingo da bilera herriko Erretiratuen Egoitzan. Auzoek ere beren ekarpenak aurkezteko aukera izango dute martxoaren 23an (udal gelan, 19:30an) eta hilaren 25ean (Urondoko txokoan, 19:30ean). Horrez gain, helburu berberarekin ireki da Facebook profila: www.facebook.com/eajpnvgatika.
Ekimen hauekin guztiekin Gatikako herritarrek enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren inguruan, gizarte politiken eta udal ekipamenduen inguruan, kultur programazioaren, euskararen sustapenaren eta etxebizitza politikaren gainean izan ditzaketen iritziak eta kezkak jasotzea bilatzen da, hauteskunde egitasmoa zehazteko orduan, herritarren irizpideak kontuan hartzera begira
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25