Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/10

Mari Carmen Urbietak herrikideak gonbidatu ditu "Leioa adeitsu, hurbil eta irekia" eraikitzen segitzera

EAJ-PNV-ren Uri Erakundeak oraingo alkate andrea aukeratu du maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrenda-buru izan dadin

rss Ezagutzera eman
Mari Carmen Urbietak herrikideak gonbidatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

2014ko apirilean ospatu zen uri batzarrak erabaki zuen Mari Carmen Urbieta Leioako oraingo alkate andrea izango dela EAJ-PNVren zerrenda-burua maiatzeko udal hauteskundeei begira. Herriko alkatetzarako hautagai gisa aurkezteko egin den ekitaldian Urbietak bertaratu guztiak gonbidatu ditu "Leioa adeitsu,hurbil eta irekiaren alde" lan egitera, eta herritargoarekin hartu duen konpromiso sendoa adierazi du. "Zuokin guztiokin lan egin nahi dugu,denon artean gure etorkizuna zehaztu dezagun".

Urbieta ilusioz beteta agertu zen Alkatetzarekin hartu duen konpromisoa berrestean, eta EAJ-PNVko alderdikideei eskertu zien emandako babesa. Berarengan konfiantza jarri duen alderdiaz harro esan zuen pertsona dela bere lan eta jardun politikoaren helburu nagusia.

Mari Carmen Urbieta Trapagaranen jaio zen 1955 urtean, baina Leioan bizi izan da 1967tik aurrera. Ezkondua da eta seme eta alaba baten ama da. Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua izan zen EHU-n, masterduna da Kirol Medikuntzan eta Osasun Publiko alorrean. Urteotan lan egin izan du Eusko Jaurlaritzan Ingurumen Osasunean eta osasun publikoko hainbat egitasmotan.

Bizkaiko Foru Aldundian Ingurumen zuzendaria izan zen 1999tik 2002ra bitartean eta hori baino lehen zuzendari orde izan da Osalanen. 2005 eta 2009 urte bitartean Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Arreta departamentuko zuzendaria izan zen.

Lanbidean egin duen ibilbide oparoari gehitu behar zaio Urbietak bere herriarekin duen konpromiso sendoa. Duela zortzi urte erabaki zuen politika munduan sartzea. 2007-2009 agintaldian Barne Erregimeneko arduraduna izan zen eta 2013 urtera arte Hirigintza, Etxebizitza, Herrilan eta Zerbitzu,Mugikortasun eta Ingurumen zinegotzia izan zen. Oraingo alkate eta alkategaiak Eneko Arruabarrena jeltzalearengandik jaso zuen herriko aginte makila.