Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2015/03/11

Gurutzne Solabarrieta izango da EAJ-PNVk Ibarrangelun aurkeztuko duen hautagaia

Solabarrietak aktiboki parte hartzen du herriko elkarteekin eta eskarmentu handia du politika munduan

rss Ezagutzera eman

Ibarrangeluko EAJ-PNVren Uri Erakundeak otsailaren 22an erabaki zuen Gurutzne Solabarrieta Pagoaga izango dela talde jeltzaleak kostako udalerrian aurkeztuko duen alkategaia.

Solabarrietak herria ezagutzen du goitik behera, bereziki elkarte eta gizarte taldeen esparruan, urteak baitaramatza haiekin parte hartzen. Alderdikideen babesa jasotzeko beste arrazoia izan da udal korporazioan duen esperientzia. Alkateorde izan zen eta gobernu taldeko zinegotzia. Zinegotzia ere izan da oposizio urteetan.

Gurutzne Solabarrietak "apaltasun osoz" burutu nahi du lan hau, " herritarrei ere gure herriko erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzea sustatuz, herria guk guztiok nahi duguna izan dadin. Ibarrangelutarren konfiantza lortu nahi dut, haiek dira garrantzitsuenak", esan du.

Ibarrangeluko EAJ-PNVren alkategaiaren lehen ekimena izan da borondatezko inkesta erabat anonimoa martxan jartzea "gure herrikideen iritziak jasotzeko". Galdetegi honek bi helburu ditu. Alde batetik, ibarrangelutarren ekarpen eta iradokizunak jasotzea, interesgarrienak eta bideragarrienak hauteskunde egitasmoan sartzeko. Eta, beste alde batetik, herritarrei aukera ematea hurrengo agintaldira begira beren kezkak eta nahiak askatasun osoz eta zuzenean adierazterik izan dezaten.