Prentsa Aretoa
Berriak
2015/03/12
Ager Izagirre Mungiako Alkatetzarako hautagai gisa estreinatuko da
Udal alorrean duen esperientzia handiarekin, Izagirrek mungiar guztien ongizatea hobetzeko lana egingo du
Ezkondua da eta seme biren aita. Ager Izagirre aukeratu du aho batez Mungiako Uri Batzarrak herriko EAJ-PNVren alkategai izan dadin. Izaskun Uriagereka alkate andrearen lekukoa hartuko du, Mungiako alkatetzan zortzi urtetan eman ondoren.
Izagirrek esperientzia handia dauka udal esparruan, Mungiako Udalean bi legealditan izan baita zinegotzi (2023-2011). Lehen legegintzaldian Ogasun zinegotzia izan zen eta bigarrenean Hirigintza sailaren ardura bereganatu zuen. Toki administrazioko funtzionarioa da lanbidez, eta bere lana Elgoibarreko Udalean egin du idazkari lanpostuan eta, une honetan, Antolakuntza eta Giza Baliabide sailean.
Uri Buru Batzarretik esan dute Izagirre "apustu gaztea" den arren "eskarmentu handia" duela udal kudeaketa lanean. Era berean esan dute alkategaiak "Mungia herriaren eta auzoen garapenaren alde eta mungiar guztien ongizatearen alde" ahaleginduko dela.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25